Berriak Hezkuntza
Eu

500.000 euro ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzatan (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2019 urtean ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak ematen dituen Agindua onartu du. Laguntza hauek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragileei daude zuzenduak, UPV/EHU salbu. Deialdi honek 500.000 euroko diru-kopurua du.

Deialdia honen xedea da 2019an zehar ekipamendu zientifikoa erosi ahal izateko diru-laguntzak ematea, beti ere hauen kostua 18.000 eta 240.000 euro artekoa bada (BEZ gabe). Era honetan, deialdiak dituen bi helburu nagusiei erantzuten zaie: batetik, Euskadiko zientzia eta teknologia-ahalbideak areagotzea, eta bestetik, ikertzaile-taldeek arrakastaz eta gaitasunez parte hartu ahal izatea Europako ikerketa-espazioaren eraikuntzan.

Deialdi honetarako ekipamendu zientifikotzat hartzen da, I+G+b jarduerak garatu ahal izateko beharrezko den bitarteko fisikoen (ekipoen) multzoa.

Aipaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide dira, eta beraz, deialdiaren onuradun: Oinarrizko eta Bikaintasun Ikerketarako Zentroak (BERC); Unibertsitateetako zentro, departamentu, atal, institutu edo bestelako ikerketa unitateak, (UPV/EHUkoak izan ezik);  Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC); eta Teknologia Zentroak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko