Eu

  Gobernuak jarraitzen du zerga iruzurraren aurkako borrokan lankidetzan jardutearen aldeko apustu egiten eta “Ticketbai” proiektuaren ezarpenean aurrera egiten (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20
  • Proiektua Iruzurraren Aurkako Borroka Planean sartzen da, eta foru-aldundiekin eta Nafarroako Zerga Ogasunarekin elkarlanean egiten da

Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du gaur “Ticketbai” proiektuaren garapen-prozesuan, baimendu egin baita hitzarmen bat sinatzea; horren bidez, salmenta-puntuen terminalen edo kutxa erregistratzaileen kontrol telematikoaren sistemak ezarri ahalko dira, zerga-iruzurra antzemateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmenak Ticketbai/ Ticketsi-Bai fakturazio- eta kobrantza-sistemak kontrolatzeko tresnak aztertzeko eta ezartzeko proiektua garatzeko baldintzak ezartzen ditu.

2016an, Euskal Herriko Zerga Iruzurraren Aurkako Borrokarako Baterako Planak, lehentasunezko jardun-ildoen artean, eskudiruaren erabilera intentsiboa egiten duten jarduera-sektore batzuetan kutxa erregistratzaileetan kontrol-sistemak ezarri ahal izateko proiektua abian jartzea jaso zuen.

Bost administrazioek, 2016an, lantaldea eratu zuten, eta lantalde horren lehen helburua aurretik aipatutako helburua betetzeko kontrol-tresnak ezartzeko aukera aztertzea izan zen. Aldi berean, proiektuaren identifikazio-izendapena TicketBAI / TicketSI-BAI izatea adostu zen.

Hurrengo ekitaldietan, proiektu horrek aurrera jarraituko duela berretsi da, eta zehaztu da haren diseinuan aurrera egingo dela eta, besteak beste, egokientzat jotzen den soluzio teknologikoaren hautaketa eta hura ezartzeko beharrezko araudi-aldaketen proposamena zehaztuko direla.

Proiektua garatzeko, zenbait jarduketari heldu beharko zaie batera, bai administrazio parte-hartzaileen beraien baliabideen bidez, bai kanpo-baliabideen bidez.  Horrela, komenigarritzat jo da laguntza teknikoko eta aholkularitzako zerbitzua kontratatzea, zehazki soluzio teknologiko eraginkorrena zehazteko.

Hitzarmenak aurreikusten ditu erakunde bakoitzak proiektuaren garapen-prozesuan egin beharreko jarduketak gauzatzen eta finantzatzen nolako partaidetza-baldintzak izango dituen eta, era berean, proiektua sinatu aurretik egin diren eta proiektuan sartzen diren jarduketen finantzaketa-baldintzak zehazten ditu. Horrela, administrazio horien artean jarduketa horiek abian izateko lankidetza, elkarlana eta koordinazioa arautuko dituen tresna izango da.

Hitzarmena sinatzen duten bost administrazioen partaidetza adosten den eta finantzaketa partekatua duten jarduketetan, horiek beren aurrekontuen kargura honako zenbateko hauek hartuko dituzte beren gain, kostu osoaren gainean:

-        EAEko administrazioa                            kostu osoaren % 20

-        Nafarroako Zerga Ogasuna                    kostu osoaren % 20

-        Foru-aldundiak                                     kostu osoaren % 60

o        Arabako Foru Aldundia                          kostu osoaren % 9,864

o        Bizkaiko Foru Aldundia                          kostu osoaren % 30,222

o        Gipuzkoako Foru Aldundia                     kostu osoaren % 19,914

Nafarroako Zerga Ogasunaren partaidetza ez duten jarduketetan, administrazio sinatzaileek beren aurrekontuen kargura honako zenbateko hauek hartuko dituzte beren gain, kostu osoaren aldean:

-        EAEko administrazioa                           kostu osoaren % 25

-        Foru-aldundiak                                    kostu osoaren % 75

o        Arabako Foru Aldundia                         kostu osoaren % 12,3300

o        Bizkaiko Foru Aldundia                         kostu osoaren % 37,7775

o        Gipuzkoako Foru Aldundia                    kostu osoaren % 24,8925

Egun arte EAEko administrazioaren diru-kutxetarako gehienez 43.557,10 eurokoa da kostua. Foru-aldundietarako kostua 133.653,18 eurokoa da eta Nafarroako Zerga Ogasunerako 38.927,56 eurokoa.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 21

    Están bien iniciativas para el cumplimiento del deber de dar ticket por defecto de compras en cualquier establecimiento no sólo por pedírselo. El otro día nos dijeron si en vez de darnos en papel nos lo mandaban por internet de la misma lo cual aceptamos por tener sensibilidad medioambiental no consumo de papel.

Komunikabideek behera kargatzeko