Berriak Lehendakaritza
Eu

235.269 €-ko laguntza CEARentzat Oñatiko Larraña etxea harrera-etxean dauden etorkinei arreta emateko (Gobernu Bilera 2018-11-20)

2018.eko azaroak 20

Gobernu Kontseiluak CEAR Euskadiri 235.269 euroko diru-laguntza esleitzea onartu du, Oñatiko Larraña Etxea harrera-etxean dauden eta asilo-eskaera egin duten pertsonei arreta eman, orientatu eta laguntza emateko.

Gaur emandako laguntza nazioarteko babesa duten edo eskatzen duten pertsona eta familien beharrizanei aurre egiteko da, baita arrisku handian dauden pertsona etorkinentzat ere, haiek paseko etorkinei arreta emateko ohiko “larrialdiko babes-neurrietatik” bazter geratu direnean.

Zentro hori Eusko Jaurlaritzaren ekimenez jarri zen abian, gizatalde horietako pertsonen uneko babesgabetasunari erantzun bat ematearren, haien beharrizanei estaldura emanez; bitartean, haien egoera eta interesekin bat datozen aukera bideragarriak eta egonkorrak bilatzen dira.

Larraña Etxea harrera-etxeak joan den irailean ireki zituen ateak, eta 100 pertsonarentzako hasierako edukiera du. Bertako egonaldia hiru hilabetekoa da, nahiz eta irizpide teknikoen arabera, hura laburtu edo luza daitekeen.

Zentroko kudeaketaren zuzendaritza Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea-CEARek eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak eramaten dute koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin komunikazioan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko