Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkaria Miguel Ángel Cortizo Paraguaiko Espainiar Enbaxadorearekin bildu zen

2011.eko otsailak 25

Herrialde latinoamerikarrera egindako bisitan, Elvira Cortajarena, Argentina, Brasil,  Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak, Miguel Ángel Cortizorekin elkarrizketatzeko aukera izan zuen, enbaxadoreak euskal Ordezkaritzak Asuncionen dituen zereginak guztiz sustatu zituelarik.


Buenos Airesko Ordezkaritzak bere aplikazio-eremua Mercosurreko herrialde guztietara zabaldu zuenetik, Cortizo Enbaxadoreak Ordezkaritzaren nahien aurrean beti harkor ageri izan da enbaxadako langile eta kontaktu paraguaiarrekin harremanetan jarriz. Aurki, Asuncionen bizilekua utzi eta Espainiara abiatuko da kargu berri bat onartzeko.

 

Paraguaiera egindako bidaietan, Cortizok Ordezkaria Espainiako Kooperazio Bulego Oficina Teknikoa eta  enpresari paraguaiarren ordezkariekin zituen bileretara  lagundu zuen, hauek Euskadirekin harremanetan jarraitzeko interesa azaldu zutelarik.


6,2 miloi biztanleekin, Paraguai 2010ean Latinoamerikako PIB hazkunde handiena izan zuen herrialdea izan zen % 9,7ko tasarekin, urteetan izan duten soja produkzio handienari esker. Gizakien garapen egoerak aldiz, nazioarteko kooperazioa jasotzeko lehentasuna duen herrialde batean bilakatzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena