Eu

Beatriz Artolazabal sailburua eta Laura Pérez-Borinaga Bastidako alkatea adinekoei eskaintzen zaien Mahats Biltzearen Esker On jaian

2018.eko azaroak 19
  • Zorionak eman dizkiete udalerrian laurogeita hamar urte beteak dituztenei eta erretiratuei

 

Bastida, 2018 11 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Laura Pérez-Borinaga Bastidako alkateak zorionak eman dizkiete, gaur goizean, udalerrian laurogeita hamar urte beteak dituztenei eta erretiratuei, egunotan Arabako Errioxako udalerrian eginiko Mahats Biltzearen Esker On jaien azken ekitaldian.

 

Artolazabalek omendu diren aitona eta amona batzuekin zenbait bitxikeriaz jardun du, mahats-biltzearen eta duela urte askotako landako lanen inguruan, eta zorionak eman dizkie “beren poztasunagatik eta Arabako Errioxa osoari eta Arabari ematen dieten maitasunagatik eta ezagutzagatik”.

 

Gaur, astelehenean, hildakoen omenezko meza eman da, erretiratuentzako aperitiboa, txokolatada, patata-tortilla lehiaketa eta mus-txapelketa izan dira eta, gaur arratsaldean, petardoen azken trakaren bidez jaiak itxiko dira.

 

Bastidan, Mahats Biltzearen Esker On jaiak pasa den larunbatetik gaur arte izan dira, astelehenera arte; hainbat ekintza egon dira, besteak beste, kalejirak, kukañak, pintxopoteak, afariak, berbenak eta Esker Onezko meza Kristo Santuaren elizan. Atzo, igandean, eguna hasteko meza nagusia eman zen, eta musika, katak, haur-parkea, dastatzeak eta zezensuzkoa izan ziren, besteak beste.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Laura Pérez Borinaga; Marian Olabarrieta