Berriak Hezkuntza
Eu

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailen bilera

2018.eko azaroak 16
  • Maria Solana Arana eta Cristina Uriarte Toledo sailburuen arteko bilera, hezkuntzan gaurkotasuneko diren hainbat gai aztertzeko

Gaur goizez, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailen arteko lan bilera burutu da Iruñean. Maria Solana Arana kontseilaria eta Cristina Uriarte Toledo sailburua buru zirela, hezkuntzan gaukotasuna duten hainbat gai aztertu dituzte bi ordu eta erdiz. Sailburuekin batera, bileran parte hartzaile izan dira, Nafarroako Gobernutik, Roberto Perez Elortza Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta Nekane Oroz Breton Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia ere. Cristina Uriartek, berriz, lagun izan ditu Maite Alonso Arana Hezkuntza sailburuordea, Olatz Garamendi Landa Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Adolfo Morais Ezquerro Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Jorge Arevalo Turrillas Lanbide Heziketako sailburuordea eta Jose Ignacio Bañuelos Ibañez Kabinete zuzendaria. 

Bilera hau, gobernu biek sektoreko bileren bidez dagoeneko ezarria duten harremanaren baitan kokatzen da. Gaurko bilera, gobernu batak zein besteak eskuartean dituzten gaiak elkarrekin partekatzeko baliatu nahi izan dute sailburuek, eta baita etorkizunean elkarlanerako izan daitezkeen aukerak aztertzeko ere. 

Gaur goizean aztertu diren gaien artean, honako hauek izan dira: enplegu publikorako eskaintzekin loturikoak, hezkuntza-ikuskaritzari buruzkoak, ikastetxeen ebaluazio prozesuak, zuzendaritzaren funtzioa, edo Sailaren kudeaketarako aplikazio informatikoak. Lanbide Heziketari dagokionez, ikaskuntzarako metodologia aktiboen gaiari heldu zaio, eta Lanbide Heziketa Dualaz zein enplegagarritasunaz ere aritu dira. Unibertsitatearen eta Ikerketaren esparruan, aldiz, honako gai hauekiko ikuspuntua partekatu da: unibertsitate sistemaren finantziazioa eta ebaluazioa, ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta dibulgazioa, hezkidetza nahiz hizkuntza ereduak eta zertifikazioak. 

Gaurko bileraren balorazio ona egin dute gobernu biek. Hezkuntza sailen artean harremana izateak, hezkuntza arloko ekimenak elkarlanean bultzatzeko aukera eskaintzen duela iritzi diote, bestearen esperientzia norberarentzat aberasgarri bihurtuz, eta jardunbide egokiak elkarrekin partekatuz. Horregatik, Nafarroako Gobernuko zein Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailek bilerak sustatzen jarraituko dute hainbat mailatan, administrazio bien etengabeko hobekuntzarako tresna baliagarria delakoan hori.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailen bilera ➡ https://t.co/MnXuzsoS87 https://t.co/oAs3KhFFdT

  • @Gob_eus
    2018.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    🔵 Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailen bilera ➡ https://t.co/MnXuzsoS87 https://t.co/oAs3KhFFdT

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maria Solana; Roberto Perez; Nekane Oroz