Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

EuskoTrenek teknologia-berrikuntza planaren barruan makina saltzaileak berrituko ditu

2011.eko otsailak 25

 

  • EuskoTrenek 70 makina berri jarriko ditu ia hiru milioi euroko ahalegin inbertitzailearekin.

 

  • Makina berriek billeteetan xehea eman ahal dute, kamerak eta urrutiko asistentziako telefonoak dituzte,eta funtzio-aniztasuna edo mugikortasun urria duten pertsonen beharrizanetara egokitzen dira.

 

EuskoTrenek billeteen makina saltzaileak berritzen ditu bezeroenganako arreta hobetzeko eta erabiltzaileei errazteko mota guztietako garraio tituluen erosketa. EuskoTreneko sarearen puntu ezberdinetan dagoeneko kokatzen hasi diren makina berrien berritasun nagusia, hala nola makinak billeteak xehatzeko aukera izatea eta mugikortasun urriko edo funtzio-aniztasuna duten pertsonentzako sarrera hobe dezaten gailuak eranstea da.

 

Makina erabilerrazak

Tituluen salmentako makina automatikoen familia berri honek EuskoTreneko garraio unibertsalaren eta egokituaren konpromisoari erantzuten dio eta horrela Mugikortasun Urriko Pertsonentzako 1544/2007 ED-ak ezarritako baldintzak betetzen ditu. Izan ere, makinek braillen testuak dituzte eta 2011ko ekainetik aurrera (proba eta egokitzeko aldiaren ondoren) ikusteko dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Ahotsez Nabigazio Sistema eskainiko dute.

 

Billeteetan xehea itzultzea

EuskoTren billeteen birziklatzea sartzen Euskadiko lehenengo operadorea da eta nazioko garraio lehenengotariko enpresa da. Horri esker makina saltzaile berrietan diru xehea billeteetan eman daiteke, bidaiariei txartelak erosteko erraztasuna emanez.    

 

 

 

 

 

Urrutiko asistentzia

Baina hauek ez dira berritasun bakarrak, erabiltzailea hemendik aurrera makina erabilgarriagoetaz eta teknologiaz beterikoetaz balia daiteke.  Horiek guztiek IP kamera eta interfonoa daukate eta horri esker bidaiariei urrutiko asistentzia emateko aukera eskainiko zaie. Gainera ekainetik aurrera ordainketak kreditu-txartelarekin egin ahal izango dira.

 

Teknologia bezeroaren zerbitzura

Makina saltzaileen berrikuntza EuskoTren garraio operadorea murgilduta dagoen teknologia berrikuntza erabateko prozesuaren zatia da. Treneko unitate berriez gain, duela gutxi aurkeztuta, berrikuntzak bezeroen arretaraino iritsiko dira. Hain zuzen ere, 2011n zehar guztira mota horretako 70 makina berri jarriko dira eta hauek aurreko makinen zenbateko guztia apurka-apurka berritzen joango dira, %50 baino gehiago.

 

Berrikuntza hau hobekuntza prozesuaren zati bat besterik ez da, berrikuntza horrekin batera EuskoTreneko web-orrialdearen modernizazioa, geltokietan etengabeko informazio pantailak edo datozen hilabeteetan sortzen joango diren mugikorren bidez informazio zerbitzua eskaintzea ekarriko baitu.

 

Makina berrien ezarpena Topoko linean (Donostialdeko etorkizuneko metroa) eta bidaiari gehien dagoen geltokietan hasiko da.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco, Garraio eta Herri lan Sailburuordea, eta José Ignacio Asensio, Eusko Treneko Zuzendari Nagusia