Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Ipar Kutxaren presidentearekin metaposta hitzarmenarekiko atxikimenduaren sinadura.

2011.eko otsailak 25

 

2.000 pertsonatik gora eman dute soilik hamar egunez izena METAPOSTAN, postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa Interneten, euskal hiritarrek agiriak doan jaso eta gordetzeko aukera ematen duena, doan, segurtasunez, era iraunkorrean eta legezko balioaz

Ekimena otsailaren 16an aurkeztu zen, Euskadi osoan Interneten erabilera sustatzeko proiektutzat

Gaur, sinadura-ekitaldian, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak eta Carlos Osés Ipar Kutxako zuzendari nagusiak parte hartu dute

Euskadin agiriak sortaraz ditzaketen balizko 300 igorle baino gehiago daude: administrazioak, enpresak, banka, aseguruak, hezkuntza-erakundeak, elektrizitatea, gasa, ura eta telefonia alorreko banatzaileak, etab.

Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Gupost eta Mondragón Inversiones-ekin batera

 

Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailak 25.- Ipar Kutxako zuzendari nagusiak, Carlor Osés-ek METAPOSTArekin bat egiteko hitzarmena sinatu du eguerdian. METAPOSTAko ordezkari, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak izenpetu du ituna. METAPOSTA "Euskadi Informazio Gizartean Plana-ri atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten.

 

Kredituaren Euskal Kooperatiba Ipar Kutxak, METAPOSTA elkartearekin bat egin du eta ekimen honekin Euskadin, informazio gizarteko eremu ezberdinetan egiten ari den sustapen lanari,  babesa eman nahi dio. Hasiera-hasieratik, Ipar Kutxak METAPOSTArekin batera lan egin du, on line eskaintzen duen banka-zerbitzuaren bitartez erabiltzaileen altak errazteko asmoz. Horrez gain, bezeroei zuzendutako gutunak eta jakinarazpenak METAPOSTAren bidez igorri dizkiete hala eskatu dutenei. Ofizialki otsailaren 16an aurkeztu zenetik eta soilik hamar egunez, badira 2.000 pertsonatik gora METAPOSTA zerbitzuak erabiltzen dituztenak.

 

METAPOSTA, etxeetako fakturak, dokumentuak eta paperak ordenaturik izateko gordelekuaren ordezkotzat jaio da. Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana-ren barruan mamitutako proiektua da,  2008an, Bernabé Undak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abian jarritako ekimena izanik.

 

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, "Interneteko  postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa"  garatzea du helburu METAPOSTAK, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain  METAPOSTAK mundu elektronikoan. Hiritarrek sistema berri honen bidez jasoko dituzten dokumentuak, gehienak, postontzi fisikoan jasotzen direnak izango dira: erreziboak, bankuetako erreziboak, frogagiriak, polizak, kontratuak, hitzorduak, jakinarazpenak, nominak,... Gaur egunera arte, 18 bankuk egin dute bat  MATEAPOSTArekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 300 instituziok eta erakundek baino gehiagok erabil ditzakete METAPOSTA zerbitzuak.

 

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea, zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Goicolea (vice. de Innovación y Tecnología)