Eu

Euskadik Bioekonomia garatzea defendatzen du, Europako eskualdeetatik bultzatuta

2018.eko azaroak 13

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak gaur Bartzelonan egin den Eskualdeetako Baso Bioekonomiari buruzko Foroaren amaiera ekitaldian parte hartu du. Kataluniako Gobernuak antolatu, eta CTFCk, EFIk, Ipar Karelia Eskualdeak (Finlandia), ERIAFFek eta Eskualdeetako Batzordeak elkarrekin koordinatutako topaketa izan da, eta, zehazki, Europako eskualdeen artean baso bioekonomia zirkularrari buruzko ikuspegiak eta esperientziak trukatu eta partekatzeko topagune bat sortzea izan du helburu nagusi.

Oroz sailburuordeak foroa amaitzeko egin den mahai inguruan parte hartu du, Teresa Jordà Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikagaien sailburu eta Kataluniako Baso Teknologia eta Zientziaren Zentroko lehendakariarekin eta Donatella Spano Sardiniako Eskualde Autonomoko Ingurumen Babeserako sailburuorde andrearekin batera.

Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, Euskadi, herrialde txikia izanagatik, baso herrialdea da argi eta garbi, %54ko eremu arboladuna baitauka; alegia, EBko ehuneko handienetako bat. Horrekin guztiarekin, “Euskadiko baso bioekonomiak aukera ugari, oso garrantzitsuak eta egingarriak eskaintzen dizkigu Euskadiko zuraren balio katerako”, aipatu du. Eta gehitu: “Eusko Jaurlaritzatik Baso Bioekonomiako estrategia bat gidatzen ari gara, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, zur basogintzaren sektorearen balio kate osoa biltzen duena, eragile publiko zein pribatuen bitartez”.

NEIKER-Euskadiko nekazaritzaren sektorearen ikerketa eta teknologia zentroa ari da estrategia hau garatzen, European Forest Instituterekin (EFI) lankidetzan; hots, Euskadin estrategia honen garapenerako funtsezkoa den bazkidearekin lankidetzan.

Eskualdeen Baso Bioekonomiari buruzko Foro honetan hainbat gai landu dituzte; hala nola bioekonomiari buruzko eskualdeetako estrategien garapena, Landa Garapenerako Planetatik izan duten eraikuntza, finantzaketa eskuratzeko modua hobetuko duen araudizko ingurune bideratzaile baten sorkuntza, gaiari buruzko I+G+B arloa indartzea, biodibertsitatea eta ingurumen zerbitzuak bioekonomian txertatzea, eta gizarteak bioekonomian duen esku hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak