Eu

Muro: "Erakunde eta gizarte-entitateen arteko lankidetzari esker, 28 emakume ijitok enplegua aurkitzeko aukerak areagotu dira"

2018.eko azaroak 16

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko foru-diputatuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, gaur goizean, Bilbon, “Aromalí Romí, enplegurako bidean” proiektu bereziaren diplomak banatu dituzte.

1 mailako lanbide-gaikuntza horren bidez, ia 8 hilez Otxarkoagako prestakuntza-zentroan ile-apainketako eta estetikako zerbitzu osagarrien ikastaroetan parte hartu duten 28 emakume ijitoek, gaitasun pertsonalen eta profesionalen gaineko prestakuntza jasotzeaz gainera, beren enplegu-aukerak hobetu ahalko dituzte eta, horrela, lan-merkatuan izan duten esperientzia ia nulua arindu.

Irabazi-asmorik gabeko hiru erakunde daude proiektu berezi horren atzetik: Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (Amuge), Bagabiltza Fundazioa eta Otxarkoagako prestakuntza-zentroa. Hiru erakundeek dute gizarte-izaera eta ibilbide luzea genero-ikuspegia duten gizarte- eta hezkuntza-proiektuak ezartzen, bai eta parte-hartzaileen abiapuntuak eta baldintzatzaileak kontuan hartzen dituzten proiektu bereziak diseinatzen ere.

Pasa den azaroaren 5ean, bigarren edizioa hasi zen eta, bertan, Bilboko Udala ere sartu zen proiektuan, gainerako erakundeekin batera.

Marcos Muro, “Aromalí Romí” proiektuko sustatzaileak zoriondu ondoren, 28 ijitoei zuzendu zaie eta nabarmendu du prestakuntza-prozesuaren ekarpen nagusia honako hau izan dela: “emandako ordu bakoitzak zeuon buruarengan eta aurrerantzean etorriko diren lan-erronka berriei arrakastaz aurre egiteko dituzuen aukeren gainean konfiantza gehiago izateko balio du”.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak emakumeek lan-merkatuan oraindik jasaten dituzten desabantailak eta diskriminazioa aipatu ditu, izan ere, lan ezegonkorragoak eta prestakuntza eta ordainsari gutxiagokoak dituzte, eta arazo horri larriagotu egiten da emakume ijitoen kasuan.

Marcos Muroren hitzen arabera, “erakunde publikook betebeharra dugu emakumeak bizitzako eremu guztietan moldatu ahal izatea mugatzen duten balio batzuen aldaketa sustatzeko orduan”. Hori horrela, “sustapen hori egiteko tresnarik egokiena” prestakuntza dela esan du.  Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendaria “Gaurko ekitaldiaren bitartez argi geratzen da emakumeen ahalduntzerako prestakuntzak duen garrantzia. Gaur prestakuntza ziurtagiria jasoko duzuen emakumeak ahalduntze pertsonal eta sozialaren ispilu bihurtzen zarete ,eta erreferenteak beste emakumeentzako.”

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #empleo #bilbao #inclusion #AromaliRomi #enplegu #mujeresgitanas #ijituemakumeak https://t.co/dNgR46JVV8
    Marcos Muro:…

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #empleo #bilbao #inclusion #AromaliRomi #enplegu #mujeresgitanas #ijituemakumeak https://t.co/dNgR46JVV8 Marcos Muro…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    #empleo #bilbao #inclusion #AromaliRomi #enplegu #mujeresgitanas #ijituemakumeak https://t.co/dNgR46JVV8 Marcos M… https://t.co/mKDhfmQQuU

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    #empleo #bilbao #inclusion #AromaliRomi #enplegu #mujeresgitanas #ijituemakumeak https://t.co/dNgR46JVV8
    Marcos Mur… https://t.co/JF4pYmHL1f

Ekitaldiko kargudunak