Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Osakidetzako Zuzendari Nagusi María Jesús Múgicaren erabaki pertsonala errespetatu, balioetsi eta eskertu du Eusko Jaurlaritzak

2018.eko azaroak 16

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak, Osakidetzako Zuzendari Nagusi María Jesús Múgicaren dimisioari buruz galdetuta, adierazi du erabaki pertsonal bat izan dela Osakidetzako EEPetako barne-prozesuan tartean ez sartzearren. “Errespetatu, balioetsi eta eskertzen dugun erabakia da”, azpimarratu du.

Maila pertsonalean, sailburuak azpimarratu duenez, zuzendaritzaren arloan profesional handia da María Jesús Múgica, prestigio itzela duena, eta gizatasun maila handikoa Euskal Administrazio Publikoaren barruan.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Goreneko Presidente Juan Luis Ibarraren deklarazioei buruz galdetuta, joan den asteazkenean Urte Judizialaren irekieran egindakoei buruz alegia, Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez ez dator bat EAEANeko Presidentearen iritziarekin "urritzat" hartzean PNV-EHBilduren gehiengoa. Erkorekak dioenez, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, lanean jarraituko dute akordioa zabaltzen laguntzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)