Berriak
qrcode

Zinexit zinema erakusketak programazioa zabaldu eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzen du

2018-11-19
  • Emanaldiak GAURTIK OSTIRALAK 23ra BITARTEAN izango dira Bilboko Golem zinema aretoetan, 19:30ean, eta emanaldi horiez gain, DBHko ikasleentzako hiru emanaldi eta txikientzako beste bat eskainiko dira ere. Erakusketa honen luzapena Barakaldo, Basauri eta Vitoria-Gasteizen izango da ere 
  • Programatutako HIRU filma ( “A year of hope” daniarra, “When the war comes” txekiarra eta “City of ghosts” iparramerikarra) ESTREINALDIAK  izango dira erakusketa honetan 
  • Proiekzioen ondoren solasaldiak izango dira film bakoitzak islatzen duen gaian adituak diren pertsonen partaidetzarekin: Eva Silván, Euskadiko Save the Children GKEko zuzendaria; Jesús Álvarez, Euskadiko Amnistía Internacionaleko kidea; Maribel Izcue, 5W Aldizkariko nazioarteko informazioan aditua den kazetaria; Pau Guillén, LGTBI Zinegoak zinemaldiko zuzendaria eta sexu-orientazioagatik bere herrialdetik ihes egin behar izan zuen Adolfo Guerra errefuxiatua 

ZINEXIT 2018ko BIDEOA: https://vimeo.com/301136280

 Informazio gehiago: http://www.zinexit.net

 Bilbo, 2018ko azaroak 19.- Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinexit, Bizikidetzaranzko  Zine Erakusketaren bederatzigarren edizioak  giza eskubideen ospakizun bihurtu nahi izan du, Nazio Batuek deklarazio unibertsala aldarrikatu zutenetik 70 urte bete direnean. Ospakizun hau ekimen haren eskerrona eta aldi berean, alor honetan betetzear dauden erronkez jabetu eta hausnarketa egitea ere bada.

Oroitzapen honekin bat eginez, Zinexitek bere programazioa zabaldu eta gaur arratsaldetik ostirala, 23ra bitartean, bost film eskainiko ditu. Hauetako hiru estreinaldiak dira gure karteldegietan, eta amaitzeko, Sidney Lumet-en “12 hombres sin piedad” maisulan klasikoa izango dugu. Proiekzio guztiak izango dira 19:30etik aurrera Bilboko Golem Zinemetako 1. aretoan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena, edukiera bete arte, leihatilan jaso beharko da.

Arratsaldeko bost emanaldi hauekin batera, Zinexitek Euskal Herriko beste hiru herritara luzatzen du bere jarduera (Barakaldo, azaroak 20an,  Vitoria-Gasteiz 28an eta Basauri 29an). Horrez gain, ikasleentzako prestatu diren emanaldietan, lehen mailako ikasleentzat animaziozko film bat eta DBHkoentzat  beste film luze bat eskainiko dira,  bakoitzari dagokion giza eskubideak jorratzeko material didaktikoarekin batera.

Halaber, Zinexiten lehendabiziko edizioaz geroztik ohikoa denez, filmaren emankizuna amaitu ondoren, parte hartzaile guztiei zuzendutako solasaldi bat izango da, film bakoitzak eskaintzen duen gaian adituak direnen partaidetzarekin.  Solasaldi hauetan urte honetan parte hartuko dutenen artean honako hauek izango ditugu: Eva Silván, Euskadiko Save the Children GKEko zuzendaria; Jesus Álvarez, Euskadiko Amnistía Internacionaleko kidea; Maribel Izcue, 5W Aldizkariko nazioarteko informazioan aditua den kazetaria; Pau Guillén, LGTBI Zinegoak zinemaldiko zuzendaria eta sexu-orientazioagatik bere herrialdetik ihes.

Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Octavio Gonzalez, Zinexit-eko programatzailea; eta Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko Zinegotzia izan dira gaur goizean Azkuna Zentroko Bastida Aretoan Zinexit zinema erakusketa aurkeztu dutenak.    Monika Hernandok esan duenez, azpimarratzekoa da zine erakusketaren bederatzigarren edizioa Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 70. urteurrenarekin bat egitea.  Horren ildoan, “Defenda ditzagun zuzentasuna, justizia eta giza duintasuna” dugu Nazio Batuek zuzendu duten slogana, eta euskal instituzioek bat egin dute eskerron ideiaren inguruko mezu partekatu bat zabalduz:  “Eskerrak Giza Eskubideei” existitzeagatik, haiei esker lortu den guztiagatik, baita ere, oraindik bete gabe ditugun erronka guztiak gogorarazteagatik.

Zinearen magiaren bitartez, Zinexitek honako gaiei buruz hausnartzea proposatzen digu: aniztasuna eta elkartasuna moduko balioen kudeaketa, errefuxiatuen harrera, migrazioak, pobrezia, erlijio edo kultura-pluraltasuna, genero-berdintasuna, LGTBI pertsonen eskubideak, bazterkeria eta injustizia berriak, besteak beste.  

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Octavio González, Itziar Urtasun