Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Azpiazu, sailburua ELKARREKIN PODEMOS legebiltzarreko taldeen ordezkariekin bilduko da, aurrekontuen inguruko negoziarekin jarraitzeko, eta horrela, EAEko 2019ko Aurrekontu Orokorrak onartu ahal izateko akordio bat lortzeko

2018-11-16

EUSKO JAURLARITZAK LEGEBILTZARREKO ELKARREKIN-PODEMOS TALDEARI EGINDAKO ESKAINTZA, 2019KO EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREKONTU OROKORREN ONESPENA BIDERATZEKO

 EAEren eskumenen esparrua gainditzen duten hiru proposamen daude, eta Eusko Jaurlaritzak ezin ditu onetsi, ezta horien planteamendu hutsa ere:

  • La Naval ontziolaren erreskate publikoa.
  • Neurri fiskalak.
  • Langileen erosteko gaitasuna berreskuratzea (balorazio ekonomikoa 750M/€-koa da).

Proposamenaren erdia baino punto gehiago Legebiltzarrean eztabaidatu dira eta ezetz esan da. Hala ere, euskal gizarteak ezetz esan du.

Halaber, hauek ezin daitezke eztabaidatu:

  • Goi karguen soldatak eta beharrezkoak ez diren gastuak %15 murrizteari buruzko proposamena, izaera populista eta demagogikoa duen proposamena delako.
  • DSBE-RGIa berriztatzeko egungo proiektua baztertzeari buruzko proposamena, ez baitagokio Eusko Jaurlaritzari Legebiltzarreko taldeek aurkeztutako ekimen legegileak baztertzea.

Talde honek, Europako gobernantzaren printzipioak errespetatuko lituzkeen aurrekontu esparru batean onargarriak ez diren diru kopuruak mobilizatuko lituzketen proposamenak aurkeztu ditu. 

Hala ere, hori horrela bada ere, litekeena da gai jakin batzuetan hurbilketa aurreratzea:

ENPLEGUA

  • Egoera okerrean dauden eskualdeak biziberritzera zuzendutako jarduketa plana, enplegua eta jarduera hobetzera zuzendutako jarduketa integralen bitartez, 2019 eta 2020 ekitaldietan gauzatu beharreko 40 milioi euroko hornidurarekin.

GIZARTE BABESA

  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoaren hazkundea, %3,5 2019an eta %3,5 2020an. (24M/€)
  • DSBE-RGIaren prestazioak eskuratzeko baldintzei buruzko dibulgazio eta informazio kanpaina martxan jartzea.

BERDINTASUNA

  • Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Lege proiektua onestea, dagokion aurrekontu zuzkidurarekin, arau horretan aurreikusitako neurriak martxan jarri ahal izateko.

GAZTERIA

  • Gazteriaren Euskal Lege proiektua onestea. Legearen finantza arloko eranskina izango da legeak martxan jartzeak ekarriko dituen ekintzen kostua markatuko duena.

ELKARREKIN PODEMOS TALDEARI EGITEN ZAION ESKAINTZAREN ZENBATEKO OSOA: 64M/€

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 16an

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)