Eu

Azpiazu, sailburua EH-BILDU legebiltzarreko taldeen ordezkariekin bilduko da, aurrekontuen inguruko negoziarekin jarraitzeko, eta horrela, EAEko 2019ko Aurrekontu Orokorrak onartu ahal izateko akordio bat lortzeko

2018.eko azaroak 16

EUSKO JAURLARITZAK LEGEBILTZARREKO EH BILDU TALDEARI EGINDAKO ESKAINTZA, 2019KO EUSKADIKO AURREKONTUEN NEGOZIAZIORAKO  

KLABE EKONOMIKOAK                 

Jaurlaritzak 2019ko Aurrekontua handitzeko duen benetako marjina erabilgarria 370 M€-koa da.

Gastu erregela aplikatzetik (270M/€) gehi hasierako sapaia 100 M€-tan handitzeko aukeratik sortutako kopurua da, hidrokarburoen fiskaltasuna dela eta izaera egonkorreko diru-sarrera osagarriak daudelako.

Aurrekontu proiektuan sartu beharreko proposamenak ikuspegi bideragarritik (eskumenen esparruaren barruan), errealistatik eta aurrekontu erabilgarritasunarekin bat datorrenetik planteatu behar dira.

Eusko Jaurlaritzako helburu estrategikoetako bat ekitaldia superabitarekin amaitzea da, eta horrek Hezkuntzan, Osasunean, Etxebizitzan, Ingurumenean… finantzen ikuspegitik jasangarriak diren inbertsioak egiteko aukera ematen dio, eta horiek ez dute eraginik gastu erregelan (54,4M/€2018an). Aurrekontuak onetsiz gero, EH BILDUk eragina eduki ahal izango luke 2019an aukera horretatik sortutako zenbatekoaren banaketan. (50M/€ izan daitezke)

Baliabideak aurrekontuetara esleituta daude jadanik, lehen aldiz, talde politiko guztiei aurrekontuaren diseinuan parte hartzeko aukera eskaini zitzaien arren, Gobernu Kontseiluan Aurrekontuen Lege Proiektua onetsi aurretik.

DIRU-SARREREN BERMERAKO EUSKAL SISTEMAREN HOBEKUNTZA ETA GARAPENA: 35M/€

Eusko Jaurlaritza EZIN da pentsioen arloan sartu. Estatuaren eskumena dira.

Ez da Jaurlaritzak bereganatutako eskumena. Aurrekontuen Legearen aurrean helegitea aurkeztea eragin dezake.  

Eusko Jaurlaritzaren esku Diru-sarreren Bermerako Euskal Sistema dago. Arlo horretan, proposamena hau da:

  1. DSBE-RGIaren zenbatekoaren hazkundea, %3,5 2019an eta %3,5 2020an. 500 hartzaile guztientzat.

Hazkunde horren bitartez, hartzaile pentsiodunak 732€ kobratzetik 758€ (2019) , 785 (2020) kobratzera igaroko lirateke.

Batzuen eta besteen artean bereizketak egitea ez da ekitatiboa, eta alde horiek, Estatuak pentsioen alorrean daudela ulertzeko arriskua sortuko luke. Hori dela eta, helegitea aurkeztu ahal izango luke aurrekontuaren aurrean.

  1. LANBIDEn Unitate espezializatua sortzea, pentsiodunen DSBE-RGI prestazioen kudeaketara zuzendua.
  2. Horien beharra duten eta eskakizunak betetzen dituzten pertsonei laguntzetara heltzeko neurrien berri ematea.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak beste pauso bat ematen du, eta kolektibo hartzaile batekin duen konpromisoa agertzen du, euren kargura adingabeak dituzten familiekin, hain zuzen ere. Arlo horretan hau eskaintzen du:

  1. Guraso bakarrari dagokion osagarria igotzea: 50,40€-tik 100,80€-ra. (8.900 hartzaile).
  2. 100 €-ko osagarri gehigarria sartzea bere kargura 3 adingabe edo gehiago dituztenentzat (2.750 hartzaile).
  3. Errolda eta bizileku efektiboa murriztea 3 urtetik 2 urtera, euren kargura seme-alabak dituzten familientzat (700 hartzaile)

 

ENPLEGU POLITIKAREN HOBEKUNTZA ETA GARAPENA: 45M/€

  • Egoera okerrean dauden eskualdeak biziberritzera zuzendutako jarduketa plana, enplegua eta jarduera hobetzera zuzendutako jarduketa integralen bitartez, 2019 eta 2020 ekitaldietan gauzatu beharreko 40 milioiko hornidurarekin (20M/€ urtean).
  • Lehen Aukera” programa egokitzea, bete behar diren beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Egoera okerrean dauden kolektiboen (gazteak, emakumeak eta langabezian denbora asko daramatenak) laneratzeari laguntzeko programak egokitzea, bete behar diren beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Langabezian dauden pertsonen arretarako eta beraiekin jarduteko eredu protokolizatu espezializatuagoa eta pertsonalizatuagoa ezartzea.
  • Enpleguaren sustapenerako tokiko ekintzetara zuzendutako deialdiak berriro formulatzea, lana aurkitzeko zailtasun bereziak erakusten dituzten pertsonen arreta egokia eta jarraitua bermatzeko xedez, garapen agentziekin elkarlanean, eta tokiaren eta eskualdearen errealitatea kontuan izanda.
  • Langabezian denbora asko daramaten pertsonen birziklapenerako, eta laneratzerako ekintzak finantzatzeko Funts Publikoa eratzea, LANBIDEren eta enpresen laguntzarekin.
  • Soldata tartea desagerrarazteko ekintza plana onestea eta martxan jartzea, beste neurri batzuen artean, Gizonen eta emakumeen arteko ordainketa berdintasuna aztertzeko plan berezia eta kontratazio publikoan soldata tartea murrizten aurrera egiteko gizarte arloko klausulak sartzea.
  • Enpresei eta erakunde pribatuei berdintasun planak aurrera eramateko ematen zaizkien laguntza programak egokitzea, bete behar diren beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Etxeko langileei zuzendutako programa berezia martxan jartzea, euren enplegu beharrekin (lan baldintzak, arriskuen prebentzioa, ikuskapen kanpainen egokitzapena, etab.), prestakuntzarekin (gaitasunen egiaztapena, autoenplegurako prestakuntza, etab.) eta ekintzailetza kolektiboarekin (aholkularitza espezializatua, tutoretza, etab.) erlazionatutako neurriak kontuan hartuz.
  • Gizarte arloko ekonomiari bultzada emateari dagokionez, gizarte arloko ekonomiaren adierazpen ugarietan (kooperatibak, lan sozietate anonimoak, etab.) ekintzailetza kolektiboa sustatzera zuzendutako programa martxan jartzea, prestakuntza, aholkularitza espezializatua, tutoretza, laguntza tekniko-juridikoa… eta laguntza ekonomikoak emanez.
  • Ekonomia zirkularra sustatzeko plana onestea eta martxan jartzea. Bertan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan aurrera daramatzan ekimen guztiak bilduko lirateke, garrantzia berezia emanez Gobernu Kontseiluak 2016an onetsi zuen “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020ko Programari”.

 

 

EH BILDUrekin aurrera eramandako aurrekontuen negoziazioaren zenbateko osoa 80M/€-tan koantifikatzen da, eta kopuru horri, finantzen aldetik jasangarriak diren 50M/€-ko inbertsioetan eragina izateko aukera gehitu behar zaio.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 16an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 21

    Nuestra Constitución, Art. 4.2, ordena utilizar las banderas autonómicas junto con la de España en actos oficiales, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2 ?
    ¿Por qué si se utilizó la bandera vasca no está junto a ella la española?

Ekitaldiko kargudunak