Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nabarmendu du hezkuntzaren funtsezko oinarria egunero hobetzen jarraitzea dela

2018.eko azaroak 19
  • Lehendakariak  Murialdoren Josefinoek kudeatzen duten Antzinako Andra Mari ikastetxea bisitatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Murialdoren Josefinoek kudeatzen duten Antzinako Andra Mari ikastetxea bisitatu du, ikastetxearen 150. urteurrenean. 

Ikastetxea bisitatu ostean, Lehendakariak aditzera eman du ahaleginarekin eta lanarekin egunez egun egin dezakeela hobera pertsona bakoitzak eta, oro har, gizarteak. Ildo horretan, nabarmendu du “egunero hobetzen jarraitzeko nahia” dela hezkuntzaren funtsezko ideia, oinarria eta irakasgaia.

Era berean, lehendakariak erantsi du irakaskuntza bokazioa dela, politika bezalaxe. “Bi bokazio horiek ditut, eta biek dute pertsonei laguntzen saiatzeko, gure ingurunea hobetzen saiatzeko eta gizartea eraldatzen saiatzeko grina eta ilusioa” eman du aditzera. Hartara, lehendakariak azaldu du banaka eta taldean lan egiten lortzen dela hori. “Josefinoen Ikastetxe honek konpromiso hori du bereizgarri: hezkuntza integrala eta balioetan oinarritutako heziketa”, nabarmendu du.

Urduñako Foru Plazan kokatzen den Antzinako Andra Maria Ikastetxea da Euskal Autonomia Erkidegoan izan den unibertsitate aurreko ikaskuntzako lehen ikastetxea. Lehendakariak adierazi du oso ikastetxe berezia dela beretzat, ikastetxe horretan ikasi baitzuten oso hurbileko dituen pertsona batzuek, hala nola Sabino Aranak, Manuel de Irujok edo José Antonio Agirre lehen lehendakariak. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren itunpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe kristau bat da, eta Kristau Eskolak kolektiboaren kide da.

Antzinako Andra Maria ikastetxean ikasketak egin zituen eta futbolean jokatzen ikasi zuen Athleticeko jokalari izandako Agirre lehendakariaren ereduari jarraituta, Iñigo Urkulluk gogorarazi du ez dela soilik gehiago ikastea eta lan egitea. “Men sana in corpore sano”, ikasketak eta kirola, lana eta… dibertimendu pixka bat!” aditzera eman du lehendakariak.

Lehendakariaren hitzaldia amaitzearekin batera, galdera-erantzunen txandari ekin zaio, bertan ikasleek beren zalatzak argitu ahal izan dituzte. Elkarrizketa saioa bukatzean, ikastetxeko zuzendariak, 150. urteurrena dela-eta, Makila eman dio Lehendakariari eta oroitzapenezko plaka bistaratu du. Ekitaldia patioan ateratako familia argakiarekin eman da amaitutzat.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak