Berriak Hezkuntza
Eu

Ireki da atzerriko 533 hizkuntza ikastaroetarako eskaerak aurkezteko epea

2018.eko azaroak 16
  • Eskaerak aurkezteko epea irekita, azaroaren 16tik abenduaren 17ra, biak barne
  • DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua 
  • Ingeles, frantses edo aleman ikastaroak izango dira, hiru asteko iraupenekoak, 2019ko udan

Gaur, azaroak 16, atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen 533 ikastaroetan parte hartu ahal izateko eskaerak egiteko epea ireki da. Hiru asteko iraupena izango duten ikastaro eta egonaldi hauek, BDHko 3. eta 4. mailetako ikasleei nahiz Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzenduak dira. Baldintzak bete eta interesa duten ikasleek, abenduaren 17ra arte egin dezakete eskaera, online Hezkuntza Sailaren webgunearen bitartez, edo ikastetxean bertan.

Hezkuntza Sailak 847.038 euro bideratzen ditu 2019ko udan Irlandan, Erresuma Batuan, Alemanian edo Frantzian burutuko diren ikastaro hauetarako. 533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2019an gehienez ere 19 urte betetzea.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

 

Tarteak

Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak daude.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2TeG3X2

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urtarrilak 17

    No comprendo el requisito que indica cumplir los 19 años como máximo en el año 2019. Mi hija está en 2º de Bachillerato y nació el 31 de mayo del 2002, por lo que cumplirá los 19 años en 2021.
    Gracias-

  • @ZZate
    2018.eko azaroak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @AlexOsg: Plazo abierto para solicitar uno de los 533 cursos de idiomas en el extranjero. https://t.co/nbKvXrebhH vía https://t.co/0Sd8M

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak