Eu

Lide Amilibia: “Euskadiko arreta soziosanitarioaren ereduak pertsona du gizarte- eta osasun-sistemen baterako jarduketen ardatz nagusi, unibertsaltasunaren, ekitatearen, kalitatearen eta parte-hartzearen printzipioak oinarri hartuta”

2018.eko azaroak 17
  • Larunbat honetan ASEBI - Arantza bifidoaren eta hidrozefaliaren Bizkaiko elkarteak Azkuna Zentroan antolatutako zientzia-jardunaldia

BI 17 11 2018

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du gaur: “Euskadiko arreta soziosanitarioaren ereduak pertsona du gizarte- eta osasun-sistemen baterako jarduketen ardatz nagusi, unibertsaltasunaren, ekitatearen, kalitatearen eta parte-hartzearen printzipioak oinarri hartuta”. Amilibiak hala nabarmendu du ASEBI - Arantza bifidoaren eta hidrozefaliaren Bizkaiko elkarteak Azkuna Zentroan antolatutako zientzia-jardunaldiaren inaugurazioan. Besteak beste, ekitaldian honako hauek ere izan dira: Pablo Gregorio García ASEBIko presidentea, Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua eta Iñigo Pombo Bilboko Udaleko zinegotzia.

 

Sailburuordearen hitzen arabera, “gero eta alderdi gehiagotan ikusten dugu beharrezkoa koordinazio soziosanitarioa”, “pertsonei arreta emateko”. Hori horrela, “Eusko Jaurlaritzan, Gizarte Politikak eta Osasunak koordinatuta lan egiten dugu, aldundien eta udalen eskutik”. Elkarrekin, euskal erakundeek 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak garatzen dituzte; horietan, desgaitasuna duten pertsonek eta beren familiartekoek “xede-kolektiboa eratzen dute”. Lehentasun horiek “ahultasun-egoera berezietan dauden pertsonei arreta soziosanitario egokiagoa” ematera bideratuta daude.

 

“Baina, erakundeen arteko adostasun horrez gainera, gakoa da, halaber, euskal administrazioen eta Euskadiko hirugarren gizarte-sektorearen artean dagoen koordinazioan aurrera egiten jarraitzea”, azpimarratu du Amilibiak. “Baikorrak izaten jarraitu behar dugu; izan ere, guztion artean, gizarte dinamikoa, arazoekin arretatsua, horiei aurre egiteko gai dena eta zailtasunak gainditzeko gai dena eratzen dugu”, esan du.

 

“Hemendik, animoa eman nahi dizuet egunero zuon bizitzan gaixotasun horiek dakarten zailtasunari aurre egiten diozuenei”, esan du sailburuordeak, amaitzeko.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FEBHI_ORG
    2018.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Lide Amilibia: “El modelo de atenció…

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Amilibia: “Euskadiko arreta soziosan…

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Lide Amilibia: “El modelo de atenció…

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Lide Amilibia: “El modelo de atenció…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Lide Amilibia: “El modelo de aten… https://t.co/fzS9cJ79ar

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Amilibia: “Euskadiko arreta sozio… https://t.co/hknWwTPxIY

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    #espinabifida #hidrocefalia #asebi #bilbao #gobiernovasco https://t.co/8wU9GXb5Ue Lide Amilibia: “El modelo de aten… https://t.co/dUZ6nnYV9d

Ekitaldiko kargudunak