Berriak

URAk ireki egin du Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II fasearen lizitazioa

2018-11-15

URAk ireki egin du Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II fasearen lizitazioa. Ekintza horrek ur-goraldiek Gasteizko hirigunean sor dezaketen uholde-arriskua murriztea ahalbidetuko du eta ibai eta ibaiertzen leheneratze ekologikoan lagunduko du.

Horretarako uholdeentzako ibilgu bat sortuko da Gamarra Nagusiko zubitik ibaian behera. Xede izango du ibaiaren huste-sekzioa handitzea eta horrela uholde-kota murriztea tarte horretan eta baita ibaian gora jarraian datorren tartean ere. Halaber, erabilera publikorako eremu berde bat egokituko da Zadorra ibaiaren parkean integratua egongo dena eta hiriko eraztun berdearen zati bat diren oinezko zein bizikletentzako pasabideei jarraipena emango diona.

Lizitazio aurrekontuak 1,5 milioiko inbertsioa aurreikusten du 2019an eta beste hainbeste 2020an.

Ibilgu bikoitza eraikitzen denean babes-lubetak sortuko dira, Zadorra ibaiaren ezker ertzeko uholde-lautadan zehar, bi helbururekin: alde batetik ur-laminari eustea errepikatze-denbora handiko ur-goraldietan (500 urte); eta, bestetik, murriztu.Zadorra hiribideko ibilgailuen trafikoak ondoan daukan eremu berdean duen eragin akustiko zein ikusizkoa.

Horretaz gain, ekintza honek barne hartzen ditu: eremu berdea sortzea ibilguaren eskuin ertzan, gaur egun hondakin-geldoen kontrolatu gabeko isurketak direla-eta degradaturik dagoen eremu baten ingurune-biziberritzea, edo oinezkoentzako pasabideen sarea, beste batzuen artean.

II. fasean dagoeneko egin diren lanen jarraipena

Orain lizitatzen diren Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko II fasearen lanok bere garaian aurreratu ziren beste lan batzuen jarraipena dira.

Alde batetik, Abetxukoko zubi zaharraren egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa. Lan horrek Zadorrak puntu horretan zuen huste-ahalmena 328 m³/s-raino handitu zuen, hots 100 urteko errepikatze-denborari dagokion emaria; kultura-ondasun izendatutako XIX.mendeko zubiaren egitura birgaitzea ahalbidetu zuen. Proiektu horrek 850.000 euroko kostua izan zuen.

Beste alde batetik  2015ean Abetxukoko oinezkoen pasabidea handitzea eta berritzeari ekin zitzaion (Gasteiz hiria hornitzen duten hodiez osatuta eta uren jario askea oztopatzen dutenak) horretarako lehenengo bypass hodia eraiki behar izan zen (ibilgupeko hodia) eta oinezkoentzako pasabide berria aurrekoak baina huste-ahalmen handiagoarekin

Iruzkin bat
  • @elemoza
    2018-11-16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@uraEJGV'k ireki egin du Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II fasearen lizitazioa ➡ https://t.co/f0ON8PsrWp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)