Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Lumagorriren 25.urteurrenaren ospakizun ekitaldian izan da

2018.eko azaroak 16

Iñigo Urkullu lehendakaria,  Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, LumaGorri-ren 25.urteurrena dela-eta antolatu den ekitaldian izan da.

Bere jardunean Lehendakariak LumaGorri garrantzia azpimarratu du, izan ere, Lehendakariaren esanetan, LumaGorri proiektua berezkoa, osoa eta berezia da; goitik behera garatutako proiektua: baserrian hasi eta gure etxeetara iritsi arte.

Gainera, LumaGorri proiektua beti balioetan sustraitua egon dela gogorarazi du Lehendakariak. “Baserriaren, baserritarraren, kultura eta bizi modu baten aldeko balioak defendatzen dituzue eta, balio horiek, gizarte osorako eredugarriak dira”, esan du. Bestetik, Proiektua gizartean nabariak diren hainbat aspektuetan aintzindaria dela adierazi du, besteak beste, garapen iraunkorrean edo jasangarrian; emakumearen parte hartzean; balio katearen garapenean eta gastronomiaren garrantzian; edo produktu osasungarrien aldeko apustuan.

Lumagorri Baserriko Oilaskoa” marka sortzea eta garatzea ahalbidetu duen ikuspegia eta ahalegina nabarmendu ditu Lehendakariak, estrategia asmatu, kontsumo berriei egokitu eta lankidetza aipatu ditu, besteak beste.

Eusko Label elikagaiak ere aipatu ditu Iñigo Urkulluk, izan ere, Lehendakariak adierazi duenez, LumaGorri-k zer esan handia izan du Eusko Labelaren ibilbiden.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak