Eu

Lide Amilibia: “Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planak zeharkakotasun-mekanismoak aurreikusten eta sendotzen ditu”

2018.eko azaroak 15
Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldien VIII. edizioaren inaugurazioa; jardunaldiek ‘Aniztasunaren, migrazio-politiken eta zeharkakotasunaren kudeaketa’ izenburua dute
Ernesto Sainz Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak aurkeztuko du Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana

VG 15 11 18

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du gaur: “aniztasunaren gaiak, oro har, eta migrazioenak, zehazki, presente egon behar du eta gainerako politika guztiak zeharkatu, sektore guztietan eta eskumeneko eremu guztietan”. Hori horrela, bere iritziz, “politiken politika izatera jo behar da”. Hori horrela, zera nabarmendu du: “Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planak zeharkakotasun-mekanismoak aurreikusten eta sendotzen ditu”.

Sailburuordeak, horrela, Euskadiko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldien VIII. edizioa inauguratu du; jardunaldiak Biltzenek eta Ikuspegik antolatu dituzte, Aniztasunaren, migrazio-politiken eta zeharkakotasunaren kudeaketa’ izenburupean. Amilibiarekin batera, Miguel Ángel Muñoz biltzeneko zuzendaria, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendaria eta Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea izan dira.

Jardunaldian bertan, Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planaren xehetasunak eman ditu; Eusko Jaurlaritzak aurten onetsi du plana eta hura prestatzen zenbait entitate, kolektibo eta erakundetako hamarnaka pertsonak parte hartu dute.

Amilibiak, era berean, zera esan du: “Gobernu aldetik, topaketarako, hausnarketarako eta ikaskuntzarako espazioak sortu eta horietako buru ere izan behar dugu, horietan aurrerapenak, kezkak partekatzeko, erronkak trukatzeko, egon daitezkeen sinergiak identifikatzeko, besteak beste, eta, esparru horretan, Immigrazioari eta Integraziorako Jardunaldien VIII. edizioa”.

Jardunaldiak

Gaur eta bihar bitartean, Bizkaia Aretoan gaian adituak direnak batuko dira, eta aniztasunaren integrazioarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dituzte. Gemma Pinyol Instrategies-eko Migrazio Politiken eta Aniztasunaren zuzendariak eta GRITIM-UPF-ko ikertzaile elkartuak hitzaldia eman du gaur: “Migrazio-politikak eta zeharkakotasuna”.

Bihar erakundeetako zenbait ordezkarik hitz egingo dute: María Guijarro Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasuneko zuzendaria, Nerea MelgosaVitoria-Gasteizko Udaleko zinegotzia eta Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaria.Gainera, beste erakunde- eta geografia-maila batzuetako zeharkakotasunari buruzko mahai-inguru batean, ostiralean, honako hauek batuko dira: Lourdes Villar Andaluziako Juntako Migrazio Politiken Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiko Ikasketa eta Plangintza Zerbitzuko burua; Ramón Sanahuja Bartzelonako Udaleko Etorkinei Arreta eta Harrera emateko Zerbitzuko zuzendaria; eta Antidio Martínez de Lizarrondo Nafarroako Gobernuko Gizarte Errealitatearen Behatokiko Zerbitzuaren zuzendaria.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CEESPV
    2018.eko azaroak 16
Ekitaldiko kargudunak