NIK Patrika Digitala
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Adimen turistikoa Euskadiren apustua

2018-11-15
  • Helmuga Turistiko Adimendun izateko aurkeztu du gaur sailburuak Donostiako “Txosten Diagnostikoa eta Ekintza Plana”, Euskadi helmugaren balioa handitzeko lehen pausoa.
  • Egoera aztertzen du planak eta markatu egiten ditu ekintzak Donostia Smart destination bat izan dadin eta beste leku batzuetara zabaltzen joateko.

Helmuga Turistiko Adimendunen arloan Donostian egin den “Txosten Diagnostikoa eta Ekintza Plana” aurkeztu du gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok. Proiektu pilotu bat da, Segittur elkartearekin lankidetzan landua: Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Elkarte Estatala, Turismoko Estatu Idazkaritzari atxikia. Sailburuarekin batera izan dira aurkezpenean Ernesto Gasco alkateordea eta Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán.

Bere “ibilbide turistiko luzeagatik” aukeratua izan da Donostia, Euskadiko digitalizazio turistikorako lehenengo pausoa izatea helburu duen proiektu pilotu bat hartzeko, eta “Smart Destination” bilakatzeko. Horretarako, Segittur elkartearen esperientziaz baliatzea erabaki da, aspaldidanik ari baita ekintza-planak lantzen berrikuntzaren bitartez turismoaren lehiakortasuna sustatzeko.

Retortillok azaldu duenez, Sailaren buru izateko erantzukizuna beregain hartu zuenetik nabarmendu zuen “datuek duten garrantzia turismoaren kudeaketa on bat aplikatu ahal izateko. Daturik gabe, instituzioetan edo pertzepzioetan bakarrik oinarritzen gara. Eta hori ez da nahikoa”.

Hortaz, Helmuga Turistiko Adimendun batek datuekin jarduten du, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten gainean irmotzen da, eta horrekin bermatzen du lurralde turistikoaren garapen jasangarria, guztientzat irisgarria, eta handitu egiten du bere esperientziaren kalitatea helmugan, bertakoen bizi-kalitatea hobetzeaz gainera.

“Helmuga Turistiko Adimendun bilakatzeko helburuak helmugari balio handiagoa emateko estrategia ezartzea eskatzen du” zehaztu du Sailburuak. “Hori da smart destinations proiektu honek lortu nahi duena: Euskadiren posizionamendua hobetzea”.

Etorkizuneko apustu bat da, beste leku batzuetan dagoeneko ekin zaiona, eta Euskadik ezin du atzean geratu. Eta ziur nago turismoaren sistema osatzen duten eragile guztien onurarako izango dela: helmugarentzat berarentzat, tokiko administrazioarentzat, enpresentzat, gure gizartearentzat eta bisitatzen gaituztenentzat”.

Diagnostikoa eta Ekintza Plana

 Diagnostikoak sakontasunez aztertzen du helmuga eta txosten diagnostiko hau lantzen du, funtsezko hiru alderdik osatua: karakterizazioa, eskatzen diren baldintzen ebaluazioa eta ekintza-plana.

Karakterizazioan hautatu egiten dira, adierazleak ez ezik, turismoaren sektoreari edo bere garapenean eragin zuzena dutenei buruzko informazioa. Helmugaren tipologiaren irudi bat eratuta eduki nahi da, baita helmuga baldintzatzen duten faktoreena ere.

Eskatzen diren baldintzen ebaluaziorako dagoeneko aipatutako bost ardatzekin lan egiten da: gobernantza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, berrikuntza eta teknologia. Helmugaren aldetik, % 77koa da eskatzen diren baldintzen guztizkotik betetzen den batez besteko maila. Ardatz garatuenak eta, hortaz, eska daitezkeen baldintzen portzentaje handiena betetzen dutenak berrikuntzarena (% 89,8) eta jasangarritasunarena (% 88,4) dira; hiriak eta Euskadi osoak sakonetik lantzen dituen alderdiak.

Ardatz horien ondoren datoz teknologiarena, betearazpen-maila nabariarekin (% 76,7) eta gobernantzarena (% 76,1). Hobekuntza-marjina handiena irisgarritasunaren ardatzean ikusten da (% 54,9) eta beharrezkotzat jotzen da burutzen diren ekintzen kontrol- eta jarraipen-mekanismoak aplikatzea, eta teknologiarekin zerikusia duten alderdiak azpimarratzea.

 

3 iruzkin
  • 2018-11-16

    Debería estar la bandera de España junto a la autonómica y local, y en el centro de las dos, que es el lugar de preeminente y de máximo honor, según la nuestra Constitución, Art. 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, y la ley que regula el uso de banderas, https://www.boe.es/buscar/pdf/1981/BOE-A-1981-26082-consolidado.pdf

    Supongo que lo saben y desprecian la presencia de la bandera de España para apropiarse de un acto oficial, que es de todos, con un fin partidista desde la idea del separatismo vasco.
    En un acto del PNV o en una herriko taberna pueden poner la bandera vasca sin la de España, pero en un acto oficial que es de todos no deberían.
    ¿No lo sabían?, pues ya lo saben

  • Argazkia SN Robot
    @EnaizGiria
    2018-11-15
  • Argazkia SN Robot
    @EnaizGiria
    2018-11-15
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco, Teniente Alcalde del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián