
Josu Erkoreka José Moreno Gudariari, bere mendeurrenean, egin dioten omemaldian izan da
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak José Morenori, Portugaleteko “San Andres Batailoiko” Gudariari, bere mendeurrenean Portugaleten egin dioten omenaldian parte hartu du. José Moreno Euzko Gudarosteko kideak azaroaren 10ean bete zituen 100 urte eta gaur goizean, Elai Alai elkarteak Santa Maria kalean landatutako Gernikako Arbolaren kimuaren alboan, omenaldia jaso du.
Ekitaldian herriko Elai Alai taldeak Portugaleteko Ezpatadantza ere aurkeztu du.
Omenaldiaren aurretik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, aktualitate politikoaren gaineko galderak erantzun ditu. (Adierazpenak erantsita)