Eu

Lide Amilibia sailburuordeak, bihar, Biltzenek antolatu dituen jardunaldiak inauguratuko ditu; Euskadiko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldien VIII. edizioa izango da

2018.eko azaroak 14
  • ‘Aniztasunaren, migrazio-politiken eta zeharkakotasunaren kudeaketa’ izenburua izango du osteguna eta ostirala bitartean Bilbon izango den jardunaldiak
  • Ernesto Sainz Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak aurkeztuko du Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana

VG 14 11 18

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, bihar, ostegunean, Euskadiko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldien VIII. edizioa inauguratuko du; jardunaldiak Biltzenek antolatu ditu, Kultura arteko Integrazioaren eta Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak.

 

Jardunaldiak ostegun eta ostiral honetan izango dira, Bizkaia Aretoan, Bilbon, eta honako gai hauen ingurukoak izango dira: ‘Aniztasunaren, migrazio-politiken eta zeharkakotasunaren kudeaketa’. Inaugurazioa 09:30ean izango da eta, bertan, Gizarte Politiketako sailburuordeaz gainera, Miguel Ángel Muñoz Biltzeneko zuzendariak, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak eta Patxi Juaristi UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak parte hartuko dute.

 

Jardunaldian bertan, Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planaren xehetasunak emango ditu; Eusko Jaurlaritzak udan onetsi zuen plana.

 

Jardunaldiak

Bi egunez, Bizkaia Aretoan gaian adituak direnak batuko dira, eta aniztasunaren integrazioarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dituzte. Gemma Pinyol Instrategies-eko Migrazio Politiken eta Aniztasunaren zuzendariak eta GRITIM-UPF-ko ikertzaile elkartuak hitzaldia emango du: “Migrazio-politikak eta zeharkakotasuna”.

 

Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariak, Nerea Melgosa Vitoria-Gasteizko Udaleko zinegotziak eta María Guijarro Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasuneko zuzendariak ere jardunaldian parte hartzea aurreikusten da.

 

Gainera, beste erakunde- eta geografia-maila batzuetako zeharkakotasunari buruzko mahai-inguru batean, ostiralean, honako hauek batuko dira: Antidio Martínez de Lizarrondo Nafarroako Gobernuko Gizarte Errealitatearen Behatokiko Zerbitzuaren zuzendaria; Lourdes Villar Andaluziako Juntako Migrazio Politiken Koordinazioko Zuzendaritza Nagusiko Ikasketa eta Plangintza Zerbitzuko burua; eta Ramón Sanahuja Bartzelonako Udaleko Etorkinei Arreta eta Harrera emateko Zerbitzuko zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak