Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakunderen Jabetuz programak indarkeria jasan duten emakumeak artatzen dituzten mila profesional prestatu ditu

2018.eko azaroak 14

Emakunderen Jabetuz programaren bitartez azken ia lau urtetan EAEn indarkeria jasaten duten emakumeak artatzen dituzten mila profesional inguruk jaso dute prestakuntza. Gaur Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak, "Jabetuz: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurreko begirada bateratua" jardunaldia ireki du Bilbon eta bertan hainbat aditu eta profesionalen laguntzaz hausnarketa egin da emakumean artatzeko Jabetuz programak erabiltzen duen ardatzaren gainean, hau da, emakumeen ahalduntzean oinarritutako arretaz. 

Emakundeko zuzendariak gure herrian indarkeria jasan duten emakumeak artatu eta babesten dituzten profesional guztien lana eskertu du eta adierazi du "haien formakuntzak, ikuspuntu feminista batetik, emakumeei erreparazio eta ahalduntze prozesuan lagundu" behar diela. Landaidaren esanetan, "politika publikoetan aurrera pausoak emateko, ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dieten emakumeak artatzen dituzten langileei formakuntza emateko konpromisoa existitzea".

2015ean ikastaroa martxan jarri zenetik, gero eta profesional gehiago dira honetan parte hartzen ari direnak. Ekimenaren helburua da biktimak artatzen dituzten profesionalen irizpideak bateratzea, emakumeen ahalduntzea ardatz modura hartuta.   Honekin batera, profesionalen artean sare bat eratzea du helburu ikastaroak, era honetara, euren arteko informazio trukaketa eta koordinazioa indartzeko. Horretarako programaren barruan foro bat eratu da zeinen bitartez profesionalek euren esperientziak eta aurkitzen dituzten zailtasunak elkarbanatzen dituzten.   

Ikastaroan indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko II erakunde arteko akordioan dauden erakunde guztietako profesionalek parte hartzen dute: Arartekoa; osasuna, justizia, giuzarte bazterkeria, etxebizitza eta hezkuntzarekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako sailak; Osakidetza, Lanbide, ertzaintza, Hezkuntza Ikuskaritza, Berritzeguneak, epaitegietako talde psikosozialak, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko eipaitegiak, udaletako berdintasun teknikariak, udal ezberdinetako udaltzaingoa, Abokatuen Euskal Kontseilua, Medikuen Euskal Kontseilua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak