Berriak Hezkuntza
Eu

300.000 euro Euskampus Fundazioaren “Bikaintasun Campusa Indartzea” programarako (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 300.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari, bere Bikaintasun Campusa Indartzeko programari bultzada emateko. Aipaturiko programa hau RIS3 Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin eta 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin lerrokatua dago.

Diru-laguntza hau, unibertsitate sistematik jaiotako elkarlan-proiektuak sortu eta artikulatu aurretiko faseak eragindako gastuak finantzatzera bideratuko da. Proiektu horiek artikulatu eta ondu ostean, Europako, Estatuko zein euskal administrazioen deialdietara aurkeztu ahal izango dira.

Diru-laguntza honen xede den programaren baitan, Euskampus Fundazioak Jakintza Guneen Komunitatea sortu eta dinamizatzea proposatzen du. Jakintza Guneen Komunitatea sormen eta berrikuntzarako espazio bat da, hainbat eragileren arteko baterako sorkuntzan oinarritako kooperazio dinamiketan oinarritu dena. Haren printzipio sortzailea erronka sozialei eta globalei erantzunak bilatzean datza, prestakuntzako, ikerketako eta berrikuntzako lankidetza jardueren bidez (diziplinartekoak eta eragile askotakoak).

Euskampus Fundazioak proposatzen dituen ekintza eta ekimenak, ondorengo sei Jakintza Gune hauek dinamizatzera daude bideratuak:

-Marine Energy

-Sustainable and Healthy Territories

-Health Sciences and Technologies

-Industry 4.0

-Data Science and Digital Transformation

-New Materials for Sustainability and Multifunctionality

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko