Eu

Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat truke bidez amortizatzeko baimena, borondatezko amortizazio aurreratuaren bitartez (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskadiko Zor Publikoko bonuak trukatzeko eragiketa baimendu du, lehendik dagoen jaulkipen oso baten edo zati baten zorraren zenbateko berri baten jaulkipenaren eta amortizazio aurreratuaren bidez, borondatezkoa edukitzaileentzat.

% 4,15eko urteko interes-tasadun eta 2019ko epemuga duen 2009ko zorraren jaulkipenaren edukitzaileei trukera jotzeko aukera eskaintzen zaie, amortizazio aurreratuaren eta Euskadiko Zor Publikoko bonu berrien aldi bereko harpidetzaren bidez; horretarako, beste jaulkipen batzuk handitu daitezke, bat 2018ko otsailekoa, % 2,50eko urteko interes-tasaduna eta 2038ko epemuga duena, eta, bestea, 2016ko martxokoa, % 1,75eko interes-tasaduna eta 2026ko epemuga duena.

Eragiketa horren bidez, 2018ko otsaileko eta 2016ko martxoko jaulkipenen bolumena handitu egiten da; beraz, likidezia eta erakargarritasuna hobetzen dira inbertitzaileentzat, balio amortizatuen berrinbertsiorako bide ematen da eta hurrengo urtean epemugen bolumena murrizten da eta, horrela, zor publikoaren saldoaren etorkizuneko amortizazio-egutegiaren bidea arintzen da. Gainera, eragiketa horrek zorpetzearen zenbatekoa epe ertain eta luzera interes-tasa baxuen egoerara egokitzea ekarriko du, horrek hurrengo ekitaldietako finantza-kargan izango duen eragina aintzat hartuta.

Eragiketaren egiturak berak dakar Gobernuaren zorraren zenbatekoa ez areagotzea, zeina, urte-amaieran, 9.134 milioi euroan mantenduko baita. Gure zorrak oraintsu izan duen bilakaera kontuan hartuta –BPGd-aren gaineko ehunekotan neurtua–, termino horietan zorpetze baxuena duen autonomia-erkidegoa gara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko