Eu

Elkargik finantzaketa-eragiketak formalizatu ditu, 150 milioi eurokoak, eta, 2018an, 850 enpresari eman die laguntza (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak, gaur, ELKARGI S.G.R.-rekin birfidantzamenduko oinarrizko hitzarmena eta hitzarmen osagarria berritzea onetsi du, hark 2018an fidantzatutako finantza-eragiketetarako. Aurtengo emaitzek, bi hitzarmen horien arabera, zera erakusten dute: ELKARGI S.G.R.-k 150 milioiko finantzaketa-eragiketak formalizatu ditu eta, 2018an, 850 enpresari eman die laguntza.

Bi kasuetan, hitzarmenen helburua da euskal enpresa txiki eta ertainei finantzaketarako sarbidea ematea eta epe luzerako finantzaketa-eragiketen kostua murriztea eta, horrela, ELKARGI S.G.R.-k abalak eman ditzan sustatzea. Elkargi S.G.R.-ren aldetik finantza-erakundeen esku abal-bolumen handiagoa jartzeak asko errazten du horiek ETE eta autonomoei finantzaketa ematea.

Oinarrizko hitzarmena delakoaren bidez, ELKARGIri birfidantzamenduko beste sistema publiko batzuek utzitako birfidantzamendua osatzen da, gehienez balio nominaleko 1.000.000€ inguruko finantzaketa-eragiketetarako.

Hitzarmen osagarriaren bidez, 1.000.000€-tik gorako eta, gehienez, 1.500.000€ inguruko finantzaketa-beharrak dituzten ETEak birfidantzatzen dira.

Bi hitzarmen horien bidez, euskal ETEek eta autonomoek 2018an 150.000.000€ inguruko finantza-eragiketak formalizatzea aurreikus daiteke eta 850 enpresa inguru onuradun ateratzea.

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen finantzaketara errazago jotzeko garatutako politika aktiboaren eremuan, hitzarmenak formalizatu dira zenbait finantza-erakunderekin, duela hamarkada bat baino gehiago, eta horien artean elkar bermatzeko sozietateak daude.

Azken hirurtekoan finantzaketa-iturrietara jotzeko hobekuntzak egon badira ere, uste da euskal enpresen finantzaketari laguntza emateko programekin jarraitu behar dela.

Hori dela eta, Elkargi, S.G.R.-k enpresa txiki eta ertainen eta, salbuespen gisa, dimentsio handiagoko beste batzuen bermeen eskariari behar bezala aurre egin ahal izateko, ekitaldi honetan birfidantzamenduko oinarrizko hitzarmena eta beste hitzarmen osagarri bat formalizatu nahi dira, oinarrizko hitzarmenean xedatutako zenbatekoetatik gora, enpresei finantzaketara jotzeko sarbidea eta finantzaketa-kostuaren murrizketa errazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko