Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio “2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programari (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eskatuta, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programaren deialdia, 2019ko edizioan; horren bidez, 22 eta 30 urte bitarteko 100 pertsona zenbait herrialdetara doaz, garapenerako gobernuz kanpoko erakunde batzuekin garapenerako ekintzak egitera. Laster deialdi ofiziala egingo da.

Helburu horretarako, Gobernuak 175.000 euro bideratzen ditu hautatutako pertsonen bidaiaren gastuak eta, hala badagokio, xede-herrialdean sartzeko bisatua ordaintzera. Gastua 20.000 euro handiagoa da ekitaldi honetan, aurreko urteen aldean.

Gehienez 100 gazte hautatuko dira eta 50 ordezkari, ukapenak badaude ere, hautatutako garapenerako proiektuetan parte hartzeko; parte-hartzaileei ekintza horien garapena “in situ” ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

Eskabideak Internetez egin ahalko dira: www.gazteaukera.euskadi.eus. Lehenengo aldiz, baliabide elektronikoak baino ezin dira erabili eskaerak egiteko.

Aurreko edizioak

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an hasi zen, eta, urte hauetan, Euskadiko 2.219 gaztek parte hartu dute.

2018ko deialdian 717 pertsonak eman zuten izena, eta, hautaketa egin ondoren, 99 gaztek parte hartu zuten Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialdetan garapenerako lankidetza-ekintzetan.

Boluntarioek guztira lankidetzako 41 proiektutan parte hartu zuten, 13 herrialdetan: Bolivia (13 pertsona), Kamerun (2), Kolonbia (6), Ekuador (7), Filipinak (4), Guatemala (9), Haiti (2), Honduras (4), India (2), Mexiko (6), Mozambike (3), Peru (39) eta Senegal (2).

Euskadiko GGKE hauek parte hartu zuten: Arquitectos sin Fronteras País Vasco, Asociación Africanista Manuel Iradier, Asociación para el Desarrollo Foro Rural Mundial, Ayuda en Acción, Edex Centro de Recursos Comunitarios, Egoaizia, Fundación Ayuda Más, Fundación Benito Menni, Fundación Jóvenes y Desarrollo, Fundación Juan Ciudad, Fundación Mozambique Sur, Haurralde Fundazioa, Hermanas Pasionistas, Medicus Mundi Bizkaia, Serso San Viator de Euskal Herria, Solidaridad Internacional, Taupadak eta Xenofobiaren aurka taldea Berdinak Gara.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    #GobernuKontseilua ✳️ Oniritzia eman zaio “2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programari 🔗 https://t.co/6pMkmC6sUf 🔗

  • @EnpleguGizaEJGV
    2018.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    #ConsejoGobierno ✳️ Visto bueno al programa Juventud Vasca Cooperante 2019 🔗 https://t.co/lc4OgjSigT 🔗

Komunikabideek behera kargatzeko