Eu

Aurrekontu-partida 1.600.000 euro gehituko da Emaitek Plus 2018 laguntza-programarako eta 57.600.000 euro izango da guztizkoa (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, Emaitek Plus programako finantzaketa 1.600.000 euro gehitzea onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak. Zentro Teknologikoetako jarduera ez ekonomikoei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Lankidetzarako Ikerketa Zentroei laguntzeko da programa.

Laguntza horiek finantzatzeko, urteko deialdia argitaratzeko 2018ko martxoaren 28ko ebazpenean, 56.000.000 euro bideratu ziren, 2018 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-irizpideen arabera.

Ebazpen horrek jasotakoaren arabera, aldatu egin zitekeen kopurua, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntzak ebatzi aurretik, agortu gabe zegoen aurrekontuaren arabera, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen emaitzaz.

Emaitek Plus programaren premiak ikusita, 2018 deialdia zabaltzea erabaki da, 1.600.000 euroko kopuruarekin, eta 5413 aurrekontu-programaren (VII. kap.) loteslean dagoen kreditu-saldoaren zati bat erabiliz, 288.270 euroko kopuruarekin, eta Bikaintek 2018 laguntza-programan deklaratu diren soberakinen zati bat (831.730 euro 2018rako eta 480.000 euro 2019rako) erabiliz, kontuan hartuta kopuru horiek ez direla erabiliko Teknologia eta Estrategiako zuzendaritzako beste inolako laguntza-programatan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko