Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek bi memorandum sinatu ditu Txileko Gobernuarekin emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-11-13)

2018.eko azaroak 13

Gobernu Kontseiluak informazioa jaso du gaur Emakunde eta Txileko Fundación de las Familiasen artean gizonak emakume eta gizonen berdintasunean inplikazioa sustatzeko sinatutako memorandumari buruz. 

Akordioa Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak sinatu zuen, Lehendakariak Txilen egindako bidaiaren testuinguruan, eta honen bitartez Fundación de las Familias-ek Gizonduz ekimenaren materialak eta programak erabili ahal izango ditu. Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak  sortu zuena duela hamar urte.

Gainera Txilera egindako bidaian, Iñigo Urkullu lehendakariak beste akordio bat sinatu zuen Txileko Emakume eta Genero Ekitaterako ministroa den Isabel Plarekin. Sinaturiko akordioaren xedea berdintasuna eta sentsibilizazioa sustatzea da eta emakumeei indarkeriarik gabeko bizitza bat bermatzea bilatzen duten politika publikoak bultzatzeko lankidetza-mekanismo bat ezartzea.

Akordio honen bitartez, jarduera eta proiektu bateratuak egingo dituzte bi erakundeek, adibidez: berdintasunean eta giza eskubideen errespetuan hezteko eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko programei buruzko informazioa partekatzea, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako programen eta zerbitzuen gaineko esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzea, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka gizonak inplikatu daitezen sustatzea eta, besteak beste, genero berdintasuna bermatzen duten laneko jardunbide egokiei buruzko ezagutza trukatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko