Eu

Azaroaren 20an, Arartekoak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin ospatuko dute haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena

2018.eko azaroak 13
  • ‘Último tren a Treblinka’ antzerki-lana antzeztuko da

VG 18 11 13

Datorren azaroaren 20an, Arartekoak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin ospatuko dute haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena. Horretarako, ‘Último tren a Treblinka’ antzerki-lana antzeztuko da, haurren bizitza duintzeko borroka aldarrikatzen duen istorioa baita.

Lan horrek 1942ko abuztura eramango gaitu, Varsoviako umezurztegi batera. Bertan 200 ume judu bizi dira, “haur errepublika” moduko batean, beraien arauekin, Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoaren zuzendaritzapean.

‘Último tren a Treblinka’ lanean, ikus-entzule batzuk arriskuan zeuden 200 ume  horietako bat bezala sentitu ahal izango dira. Eszenatokia partekatuz, bertaratzen direnek zuzen-zuzenean biziko dituzte beren ohe-ohatzeetatik beren eguneroko bizimodu berezia, barne-antolaketa, beldurrak eta pozak, eta nola eratu zuten beren Konstituzioa eta Zigor Kodea. Orobat, aurrez aurre ikusiko dute noiz esan zitzaien umezurztegitik atera eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan eraikitako gas-ganberetara eramango zituen trena hartu behar zutela. Han, naziek ordurako milaka lagun sarraskitu zituzten.

Bertaratzen direnei ongietorria egingo diete ekitaldia antolatu duten erakundeetako ordezkari nagusiek, hau da, Manuel Lezertua arartekoak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Gero, Vaivén Producciones-ek “Último tren a Treblinka” antzerki-lana antzeztuko du.

Ekitaldia azaroaren 20an izango da, asteartea, 18:30etik aurrera, Bilboko Campos Elíseos antzokian, eta 2 ordu inguru iraungo du.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ohar garrantzitsua ekitaldira joan nahi duten hedabideentzat

Antolaketa kontuak direla eta, jakin beharra daukagu zenbat lagunek (kazetarik eta kazetari grafikok) joan nahi duten ekitaldira.

Horretarako, eskertuko genizueke datorren ostiralerako, azaroak 16, e-posta bat bidaliko bazenigute i-iriondo@ararteko.eus helbidera, eta bertan adieraziko bazenigute zenbatek joan nahi duzuen eta zehazki zertara, hau da, ongietorri ekitaldira bakarrik (18:30etik 19:00etara) ala ekitaldi osora.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Lezertua arartekoa eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea