Eu

Ogasun eta Ekonomia sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua Aurkeztu du EGAB-CES-en osokoaren aurrean

2018.eko azaroak 21

 

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, 2019 ekitaldirako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Osokoaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektua 11.784,1 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino %3,6 gehiago, hau da, 371,3 milioi gehiago, zorraren amortizazioa eta Euskal “Y”-ari eta Hegoaldeko Saihesbideari esleitutako kopuruak kenduta. 2019ko Aurrekontuaren gastuaren %77,9 gizarte arloari dagokio: Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Politikak. Ardatz nagusiak inbertsio publikoa, berrikuntza, administrazio publikoko soldata baldintzen hobekuntza eta ekonomiaren garapenaren eta enplegu sorkuntzaren bultzada dira.

Une honetan, Aurrekontu Proiektua izapidetze prozesuan dago Eusko Legebiltzarrean, eta datorren abenduaren 21ean testuaren behin betiko bozketa egingo da.

Azpiazurekin batera Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordea, Hernando Lacalle Aurrekontu Zuzendaria eta Yurdana Burgoa Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria joan dira EGAB-CESen Osokora.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak