Eu

Beatriz Artolazabalek "Onda Vasca"n zaintzaileen eginkizuna nabarmendu du

2018.eko azaroak 12
  • “Sarritan hain gogorra den lan horretan aintzatetsi behar ditugu eta prestakuntza eta laguntza eman”

VG 12 XI 2018

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Euskadi Europan bizitza-luzera altuena duen herrialdeetako bat da, bereziki emakumeen kasuan, eta helburua aktiboki zahartzea da, ongi zahartzea. Horretan gure gizartean kolektibo handia dago; kolektibo horrek, dela lanagatik, dela motibo pertsonal eta familiarrengatik, beste pertsona batzuk zaintzen dihardu, eta zaintzaile horiek aintzatetsi behar ditugu eta prestakuntza eta laguntza eman, sarritan hain gogorra den lan horretan”.

 

Gaur goizean elkarrizketa egin diote Javier Vizcaínok eta Lorena Beguék Onda Vasca irrati-etxean Artolazabali, eta gaurkotasuneko gaiak birpasatu ditu, besteak beste, langabeziari buruzkoa, zeina % 10era jaitsi baita, dagoeneko. “Baina, oraindik, bidea dago egiteko: langabezia-tasek behera egiten jarraitu behar dute, kota baxuagoetara; egoera ahulenetan daudenek enplegurako sarbidea izatea lortu behar da; ahalegina egin behar da gure gizarteak ahalik eta kohesio handiena izateko. Arreta berezia emakumezkoen eta gazteen enpleguari: gure gazteek beren prestakuntzaren neurriko lan-espazioa okupatzea”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Lanpostu berrien kalitatea dela eta, sailburuaren hitzen arabera, “kalitatea behar da enpleguan eta horrek esan nahi du postuak baldintza egokietan garatzea, pertsonak bere prestakuntza eta balio guztia garatu ahal izatea, ordainsari egokiak jasotzea, horietan ahalik eta denbora gehien jarraitzea. Halaber kalitatea da pertsonak etengabe prestakuntza jasotzeko eta lan batek behar duenari erantzuteko beharra. Konpromisoa eta betebeharrak alderdi biei dagozkie”.

 

Berdintasuna

16 asteko aitatasun-baimena ere aztertu dute elkarrizketan, izan ere, sailburuak zera esan du: “udazkenerako hori da gure helburua, eta 2019ko aurrekontuen proiektuan aurreikusten dugu. Erantzunkide izatea da helburua, emakumeek eta gizonek aukera berak izatea, eta gazteen emantzipazioari bide ematea eta Euskadik, 15en Europako gainerako herrialdeek bezala, bere tasa demografikoak berreskuratzea”.

 

DSBEaren erreforma dela eta, Artolazabalek esan du “Legebiltzarreko talde politikoak lanean” ari direla. Gure sailean, lan sendoa eta sakona egin dugu egungo berme-errenta berria, hobetua eta, betiere, kohesioan eta elkartasunean oinarritzen dena antolatzeko oinarri eta proposamenak idazten, hari heltzen diotenek ahalik eta lasterren lan-merkatuetara jo ahal izateko, gainerako herritarrek bezala dituzten betebeharrak aintzat hartuta”.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskalandalus
    2018.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Beatriz Artolazabal destaca el papel de las personas cuidadoras https://t.co/qcVzQxl6RV

  • @basquemployment
    2018.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🎙 Entrevista en @ondavasca a la consejera Beatriz Artolazabal 🔗 https://t.co/GVFMmwXPQZ 🔗

    ℹ️ Temas abordados: envejec…

  • @Ingurukomej
    2018.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🎙 Entrevista en @ondavasca a la consejera Beatriz Artolazabal 🔗 https://t.co/GVFMmwXPQZ 🔗

    ℹ️ Temas abordados: envejec…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Vizcaíno