Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabal eta Estefanía Beltrán de Heredia Kanpezuko XIX. San Martin Azokan, Araban

2018-11-11

Kanpezu 18 11 11

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Kanpezu udalerriko XIX. San Martin Azokan parte hartu du, Arabako Mendialdean; bertan, abere, artisautza, produktu eta nekazaritzako eta abeltzaintzako makinen erakustaldiak, ehoziri-lanetakoak eta joskintzakoak bisitatu ditu pilotalekuan, eta erakusketariek eskuz egiteko azaldu dizkioten ekoizpen-moduen inguruko interesa erakutsi du. Estefanía Beltrán de Heredia, Ramiro González, Pedro Elosegi, Eduardo Aginako, Josean Galera eta Pilar García de Salazar diputatu nagusiordearekin eta tokiko eta foru-mailako erakundeetako beste arduradun batzuekin batera, Artolazabalek Arabako Mendialdeko produktuekin eginiko lehiaketa gastronomikoa eta horiekin prestatutako jakien dastatzea ikusi ditu; horiek Arabako Mendialdeko ohiko produktuen eta gastronomiaren Merkatuarekin batera antolatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Pedro Elosegi