Eu

Marcos Muro: “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarrak ateak ireki dizkio euskal enplegu-zerbitzuaren nazioarteko lankidetzari”

2018.eko azaroak 11
  • Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen iritziz, positiboa da egunotan Vitoria-Gasteizen antolatutako topaketa hau egitea
  • “Eskozia europeistaren esperientzia adibide ona da; % 4ko langabezia-tasa du, eta aintzat hartzekoa da merkatuen aldaketak nola aurreikusten dituen eta horiei nola erantzuten dien”, esan du Murok.
  • Hitzaldien eta aurkezpenen maila altua

 

VG 11 11 2018

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra. Erronkak, aldaketa handia egiteko” biltzarraren balioespen positiboa egin du; biltzarra aste honetan izan da, Vitoria-Gasteizen. Bere iritziz, “ateak ireki dizkio nazioarteko eragileen arteko lankidetzari –Suedia, Flandes eta Eskozia–, eta horrek euskal enplegu-zerbitzu hobea ekarriko du”.

 

Enpleguaren Nazioarteko Biltzarra Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du eta, aste honetan, 20 aditu eta 200 entzule baino gehiago batu ditu Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. “Asistentzia eta bertaratu diren gehienetan nabarmenak izan diren aurkezpenen kalitate ona gure ustez positiboak izan dira”, esan du Murok. “Baina balioespen sakonagoa egingo dugu; jaso ditugun lehen komentarioak oso positiboak izan dira, batik bat hizlariek berek eginikoak”.

 

Biltzarrean enpleguarekin zerikusia duten zenbait erakunde eta entitate bildu dira; horrela, hurbiletik ezagutu dugu zenbait gobernuk egiten duten lana, besteak beste Eskoziak edo Flandesek, Suediako sindikatuek eta zenbait erakundek, esaterako, ELGAk (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea). Muroren iritziz, “Biltzarrak aukera berriei irekitzen die atea”.

 

Euskadiko eta Eskoziako gobernuek beren enplegu-zerbitzuei eta gizarte- eta ekonomia-egoerari buruzko informazioa elkarrekin trukatu dute eta, horrela, lanak eta elkarrekiko akordioak egiteko aukera aztertu dute. “Eskozia bezalako herrialde europeistari behatzea eta bere ekintzak ezagutzea oso lagungarria gertatuko zaigu; % 4ko langabezia-tasa du eta aintzat hartzekoa merkatuen aldaketak nola aurreikusten dituen eta horiei nola erantzuten dien”, esan du Murok.

 

Flandeseko Gobernuaren bidez, harremanari ekin zaio, Fons Leroy bertako enplegu-zerbitzu publikoaren zuzendariaren bidez; Vitoria-Gasteizen izan da bera, Flandesko Enplegu Zerbitzuaren (VDAB) eta Lanbideren arteko lankidetza sustatzeko.  Leroyk Euskadik eta enplegu-arloan eskumenak dituzten beste eskualde batzuek erabakitzeko gaitasuna duten Europako sare eta foroetan, besteak beste, Enpleguaren Zerbitzu Publikoen Europako Sarean, izan duten parte-hartzea aztertu du.

 

“ELGArekin, dagoeneko, zenbait ekimenetan ari gara lanean, Sylvain Giguère ELGAko Enpleguaren eta Tokiko Ekonomiaren Garapenaren Dibisioko zuzendariari esker. Bera izan zen asteleheneko saioko hizlarietako bat. Bereziki, Murok zera nabarmendu du: “Ega Master, Mercedes Benz eta Aernova enpresen inplikazioa, bai eta Miñaoko Teknologia Parkea ere; izan ere, beren instalazioak erakutsi dizkiete Biltzarreko parte-hartzaileei”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak