Eu

Beatriz Artolazabal, Euskadiko Emakume Alargunen Federazioaren Jardunaldian

2018.eko azaroak 10
  • Lanbideko datuen arabera, Euskadiko 9.737 emakumek osatzen dituzte beren pentsioak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren bitartez
  • “Zahartze aktibo bat planifikatu eta garatzen dugu, beste baldintza batzuekin batera, gure adinekoak etapa horretaz askoz ere gehiago disfrutatzera eramango dituena”

 

 

Bilbao 2018 11 11

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Euskadiko Emakume Alargunen Federazioak antolatutako Jardunaldian parte hartu du, Bilboko Unamuno Institutuan. Bertan gogora ekarri duenez, euskal instituzioek “DSBEari eta gizarteratzeko beste errenta batzuei lotutako osagarriekin konpentsatzen dute Estatuko pentsioen urritasuna”.

 

“Emakumeok betidanik izan gara familien euskarria eta emakume alargunen kasuan ahalegin hori handiagoa da oraindik, bakarrik atera behar izan baitituzte aurrera seme-alabak, baita adineko pertsonak ere. Begien bistakoa da dedikazio eta lan hori ez dela sozialki eta publikoki aitortu duela gutxira arte” nabarmendu du Artolazabal sailburuak.

 

“Zorionez, gure gizartea aldatzen ari da eta kasu honetan hobera, oraindik asko geratzen bada ere egiteko. Euskal emakume alargun askok isilpean bizi izan dituzte sufrimenduak haien senarra hildakoan aurre egin behar izan dioten egoera ekonomikoagatik. Emakumeen lan hori, etxean ia 24 ordukoa egunean, ez zen saritzen eta jasotako pentsioa hutsala edo oso mugatua zen” gaineratu du sailburuak.

 

“Euskadiren proposamenei esker, 2018rako Estatuko Aurrekontuek 2018an 4 puntu gehitu dute alarguntasun-pentsioen oinarri erregulatzailea, % 52tik % 56ra, eta beste lau puntu 2019rako, % 60ra heltzeko” zehaztu du Artolazabalek.

 

“Gizartearekin hartua dugun konpromisoa, kasu honetan alargunekin, gizatiarra da batik bat, eta konpromiso nagusienen artean da gure gizarte-politiketan. Gure gizarteak bizitza luzeagoa du eta bizi-itxaropen handienetakoa du Europa osoan, bereziki emakumeek. Euskal gizarte osoak –gazteak, adinekoak eta haurrak- planifikatu eta garatzen dugu zahartze aktibo bat, eta beste baldintza batzuekin batera, horrek eramango ditu gure adinekoak etapa horretaz askoz ere gehiago gozatzera. Belaunaldi arteko solidaritate hori familiei zuzendutako gure Laguntza Planean aplikatu dugu, duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onetsitakoan” adierazi die Artolazabalek Bilbon bildutako Alargunei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Teresa Laespada