Berriak Lehendakaritza
Eu

Ezagutza- eta ikerketa-polo berriak sortzeko premia planteatu du Lehendakariak

2018.eko azaroak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Garapen farmazeutikoko Basque Pharmalabs 4.0 laborategi berrien inaugurazioan izan da Lehendakaria
  • 2019 aurrekontuetan berrikuntza-politiketara eta gizarte-politiketara bideratutako baliabide ekonomikoak gehitzeko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa adierazi du Lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, Basque Pharmalabs 4.0 garapen farmazeutikoko laborategi berrien inaugurazioan izan da gaur goizean. 

Bere jardunean, ezagutza- eta ikerketa-polo berriak sortzeko premia azpimarratu du Lehendakariak, “elkarrekin batera lan egin behar dugu, eszenario globalean ekosistema zientifiko, teknologiko eta enpresarial bakar bat garelako”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak gogora ekarri du osasuna dela mende honetako ikerketaren eta ekonomiaren garapenaren eragileetako bat. Testuinguru horretan, Lehendakariak adierazi duenez, Basque Pharmalabs 4.0 proiektu farmazeutikoa aktibo gehigarri bat da nazioarteko proiekzioa duen zientziaren eta teknologiaren euskal ekosistema lehiakor bat eraikitzeko prozesuan. “Garapen farmazeutikoko Polo honek Arabako eta Euskadiko ekonomiaren dibertsifikazioan aurrerapausoak ematen jarraitzeko bidea markatzen digu”, gaineratu du.

Bestalde, Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren hurrengo erronka da I+G arloko inbertsioan Europako batez bestekora heltzea. “Ikerketan eta garapenean inbertitzeko konpromisoarekin jarraituko dugu”, adierazi du. Zentzu horretan, Lehendakariak azaldu du Euskadiko 2019 Aurrekontuetan I+ G arloan 28 milioi gehiago inbertitzea dagoela aurreikusita datorren urterako; eta hori gauzatu ahal izateko, Lehendakariak dei egin die alderdi guztiei 2019 aurrekontu-proiektua negoziatu eta adosteko, “errealismotik eta erantzukizunetik”. Hala, azpimarratu duenez, aukera paregabea da berrikuntza-politiketarako eta gizarte-politiketarako bideratutako baliabide ekonomikoak gehitzeko, 2019ko aurrekontuetan. “Galdu behar ez genukeen aukera bat da. Gure eskua zabalik dago”, esanez amaitu du.

Inaugurazioko ekitaldiaren ondoren, agintariek, Lehendakaria buru zela, garapen galeniko eta analitikoko laborategiak bisitatu dituzte; medikamentu berrien ikerketan eta garapen farmazeutikoan industria farmazeutikoak dituen premiak betetzeko diseinatu diren instalazioak.

Garapen Farmazeutikoko Basque Pharmalabs 4.0 laborategi berrien inaugurazioan izan dira, besteren artean, Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako Presidente Pedro Elosegi, UPV/EHUko Errektore Nekane Balluerka, TECNALIAko Presidente Emiliano López Atxurra, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari Nagusi Itziar Epalza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak