Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskaldunei kalte egitea" leporatzen dio EAJri, jeltzaleek Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin duen enplegu politika aktiboen transferentziari buruzko negoziazioa zapuztu nahi baitute

2009.eko azaroak 24


Eusko Jaurlaritzaren ustez xede lagaezina" da transferentzia hau lortzea eta "nahiz eta atzeratu" lortu egingo dela ziurtatzen du

Patxi Lopez Lehendakariak EAJri eta Espainiako Gobernuari enplegu politika aktiboen transferentzia oztopatzen edo eragozten badute aurrean Eusko Jaurlaritza izango dutela ohartarazi die. Eusko Jaurlaritzak transferentzia lortzeko lan egiten zuen bitartean, EAJk oztopatzeko egiten zuen lan, ziurtatu du

Patxi Lopez Lehendakariak Euskadira enplegu politika aktiboak ekartzeko Espainiako Gobernuarekin duen negoziazioa "zapuztea" leporatu dio EAJri. "EAJk edo Espainiako Gobernuak beste joko batera jolastu nahi badute, negoziazioa oztopatuz edo alderdi irrikagatik Euskadin funtsezko tresna eduki dezagun eragotziz, aurrean edukiko gaituzte", adierazi du Lehendakariak. Lopezek transferentzia hau, nahiz eta atzeratu, "Euskadira helduko dela" ziurtatu du, "transferitzear dauden beste gaien multzoa bezalaxe, xede lagaezina delako Eusko Jaurlaritzarentzat".

Asteroko Gobernu Kontseiluaren ostean ohi dagoen prentsaurrekoan, Patxi Lopez Lehendakariak gaurkotasun politikoko hainbat gai gainbegiratu ditu, gaixotasun-bajarekin aste bat egon ondoren. Lopezek enplegu politika aktiboen negoziazioa, legegintza egutegia eta funtzio publikorako hitzarmen kolektiboari buruz ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin lortu berri den hitzarmena aztertu ditu.

Lehendakariak EAJk transferentzia gutxienez datorren urteko irailera arte ez egiteko eskatu duela aipatu du, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hitzartuta zuten 2010eko urtarrilaren 1aren ordez, Estatuko Aurrekontu Orokorrei nazionalistek emandako laguntzaren truke. Lehendakariak ziurtatu du enplegu politika aktiboen transferentziaren atzerapenak, "gertatzekotan", ez duela eragotziko Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzea "transferentzia eraginkorra izan eta berehala funtzionatzen has dadin". Izan ere, Lopezek negoziazio tekniko eta politikoak bihar egingo den bileraren bidez indartuko direla aurreratu du, eta Gasteizko gobernuak "transferentzia honi ez diola uko egingo " ziurtatu du. "Eusko Jaurlaritzak transferentzia lortzeko lan egiten zuen bitartean, EAJk oztopatzeko egiten zuen lan", adierazi du.

Lopezek "enplegu politika aktiboen transferentzia eta transferitzear dauden gaiak Eusko Jaurlaritzarentzat xede lagaezina direla" azpimarratu du, eta "Espainiako Gobernuarekin duen negoziazioa alderdi interesagatik zapuztea" leporatu dio EAJri. "Hitzarmen horren borondatea adostasuna bilatzea balitz, ongi etorri klubera. Baina, aldiz, EAJk transferentzia hau blokeatu nahi badu, orduan euskaldunei kalte egiten die; guztion interesen aurka doa", azpimarratu du. "Ez dakit nola azalduko duten hau etengabe autogobernuari eta bere hobekuntzei buruz hitz egiten ari direnek", bukatu du.


Adostasuna lortzeko aukera

Enplegu politika aktiboen gaiaren barruan, Lehendakariak Lanbide sortzearen inguruan adostasuna lortzeko deia egin du. Lopezek euskal alderdi politikoei dei egin die zuzenean, batez ere EAJ eta PPri, "etorkizuneko Lanbideren modeloa adostu dezaten", horrela Lanbide "enplegurik ez duten pertsonen beharrei erantzuna eman ditzaketen politika publikoak aktibatzeko gai den zerbitzu arin eta moderno" bihur dadin. Lehendakariak Legegintza Egutegia osatzen duten gaien negoziaziora hedatu du mezu hau, Lopezen ustez gai hauek "interesatzen zaizkigun gauzetan adostasuna" lortzeko aukera baitira.

Izan ere, "frentismo" eta elkarrizketa faltaren akusazioen aurrean, Lopezek Lehendakaritzara ailegatu zenetik ideologia ezberdineko indar politiko eta sindikalen arteko akordioak lortzea konstante bat izan dela azpimarratu du. "Zazpi hilabetetan azken 10 urteotan baino akordio gehiago lortu ditugu", azpimarratu du horietako akordio batzuk aipatu baino lehen, hala nola PPrekin egin den oinarrien hitzarmena, erakundeen talderako EAJrekin egin den aurrekontu-egonkortasunaren hitzarmena edo orain dela gutxi ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin lortu dena, funtzio publikorako hitzarmen kolektiboari buruzkoa. "Ziur aski herrialde honetan orain dela hilabete batzuk bakarrik inork ere ez zuela pentsatzen, Euskadin, aste batean soilik, PP eta EAJrekin hitzarmena lortzea posible zela, eta bi aste geroago beste bat ELArekin", adierazi du.

Lehendakariak ezberdinak direnen arteko akordioak "posibleak ez ezik, herrialdearen multzoari onura ekartzen diotela ere" nabarmendu du eta bere Gobernuak 7 hilabetetan bakarrik "Euskadin zegoen amorru politiko artifiziala atzean uztea" lortu izana balioztatu du, horrela "benetako Euskadiren" alde lan egiteko, non "asko eta ongi aurreratu dugun", bukatu du.

´Alakrana´ren bahiketa

Agerraldi honetan, lehendakariak animoak eman nahi izan dizkie Somalian bahitutako 'Alakrana' ontziko arrantzaleei eta beren familiei. Lópezek zoriondu egin ditu bai arrantzaleak, "izan duten adorearengatik", bai familiak, "beharrezkotzat jo dituzten irtenbideak" bilatzeagatik, bai armadorea, "langileak bere familiako kide gisa hartzen dituen enpresariaren erantzukizuna" bere gain hartzeagatik.

Gainera, lehendakariak gezurtatu egin du bere gobernuak "inprobisazioz" jardun duela, izan ere, ez baitago bahiketa bat nola ebatzi adierazten duen ezarritako jarraibiderik ez eskulibururik. Eta adierazi du espero duela "inork ez erabiltzea Alakranako tripulazioaren bahiketa eta bizitako estualdia etekin politikoak eta elektoralak lortzeko". "Espero dut inork ez leporatzea erantzukizuna gobernuei, ezta beste inori ere, piratak eurak baitira errudun bakarrak", gehitu du.

Lópezek gogorarazi du 2008ko abuztutik 49 itsasontzi bahitu dituztela piratek, horietatik hamar oraindik bahituta daudela eta bahiketen batez besteko iraupena 83 egunekoa dela.

Horregatik, lehendakariak nabarmendu du gobernu zentralak egindako kudeaketei esker gaur arrantzaleak etxean daudela, eta Eusko Jaurlaritzak "zuhurtziaz" jokatu duela, familiei eta alderdi politikoei eskutan zuen informazioa "berehala eta etengabe" helaraziz. "Irtenbideak bilatzen saiatu gara, eta ez batzuek dioten moduan, gobernu zentrala defendatzeagatik, baizik eta gobernuari laguntzeagatik, gure arrantzaleak etxera ekartzeko", adierazi du.

SEGIren aurkako operazioa

Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Segi legez kanpoko erakundearen ustezko kideen aurka burututako operazioaren ostean, lehendakariak adierazi du "bakea lortzeko eta indarkeriari zilegitasuna kentzeko aurrerapausoa" dela eta gehitu du "indarkeriari, terrorismoari eta ETAri elikagaiak, babesa eta zilegitasuna kentzea positiboa" dela.

Kartzelan Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste buru batzuei esku hartutako agiriei buruzko informazioari buruz galdetu zaionean, non ETAri indarkeria gaitzesteari buruzko barne eztabaida bat ezartzeko eskatzen omen zitzaion, Lópezek ez du gai horretan sakondu nahi izan eta adierazi du "gehiegitan ikusi izan dugun eta gehiegitan huts egin duen keinu huts bat" dela. "Bide politiko bakarra dago, ETA desagertzea edo mundu honek ETArekin eta indarkeriarekin behin betiko haustea", adierazi du.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 24

    Lo que si va a perjudicar a los vascos es la ley que pretende aprobar Zapatero con los votos de socialistas y populares vascos para favorecer a Florentino Pérez y Aznar. Para llevarse a Madrid a Iberdrola como hicieron con el BBVA (Pregunten cuantos trabajan en la torre de la Gran Vía).
    Ahí te quiero ver Lehendakari.

  • 2010.eko urtarrilak 28

    y tener cuidado,que entre EA y el PNV,como puedan nos montan un lizarra dos,de momento EA ya esta cogiendo los votos de batasuna,así que cuidado con mañana

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria