Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Historia irakasgaira zuzendutako Euskadiko memoria hurbilari buruzko “Herenegun !” hezkuntza programaren materialak aurkeztu ditu Legebiltzarrean

2018-11-16

Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordeak Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean azaldu dute Historia irakasgaira zuzendutako Euskadiko memoria hurbilari buruzko “Herenegun!” hezkuntza programaren materialen edukia. Haiekin, argitalpen-aholkularitza izan dutenak ere izan dira: Juan Pablo Fusi, Mari Carmen Garmendia eta Mariano Ferrer.

Hezkuntza programa honen helburua da ikasleek Euskadin izandako konbultsio eta indarkeria handiko aldi bat ulertzea, aldi horri buruz gogoeta egitea eta berriro errepikatu ezin dela ulertzea. Materialak ikus-entzunezko 5 pieza ditu, eta eduki espezifikoak dituzten koadernoekin osatzen da. Eusko Jaurlaritzak ekarpenak jasotzeko epea gaur, azaroak 16, bukatzen da.

Informazio gehiago: Alonso eta Fernandezen hitzaldiak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)