Berriak Osasuna
Eu

Euskadi, 2018ko osasun jarduera berritzaileenaren saria

2018.eko azaroak 09

Euskadi aukeratu du “2018ko osasun-jarduera berritzaileena duen autonomia-erkidego” gisa New Medical Economics aldizkari digitalak; aldizkariak urtero antolatzen ditu sari horiek. Madrilen jaso zuen Euskadik saria, pasa den asteazkenean, azaroaren 7an.

Osakidetzari berritzaileena dela aitortu diote aldizkariaren irakurleek eta Argitalpen Kontseiluak; aldizkaria osasun-kudeaketan eta pazientearen arretan dago espezializatuta.    

Argitalpen digitalak sari horiek banatzen ditu, osasun-erakunde, administrazio eta farmaziako eta osasun-teknologiako konpainietako profesionalen lana aitortzeko; horien ekarpenek, biomedikuntza eta osasun-zientziak garatzen lagundu dute Espainian, 2018an.

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du euskal osasun-sistemari eginiko aintzatespen horren bidez berretsi egiten dela Osakidetza erreferentea dela, eta “euskal herritarrentzako osasun-arloko emaitza hobeak lortu ahal izateko proiektu eta ekimen berritzaileak martxan jartzen jarraitzera bultzatzen gaitu”.

 

Aintzatespen berri horrez gainera, oraintsu beste batzuk ere jaso dira:

  • Best In Class sariak Euskadiko Plan Onkologikoari eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria
  • Top 20 sariak Donostiako Unibertsitate Ospitalearen ospitale-kudeaketari eta bertako Nerbio-sistemaren Arlo Klinikoari.
  • motako diabetesa duten pazienteen jarraipen farmakoterapeutikoa2017. urteko farmaziako ekimenik onenetako”tzat jo da.
  • 2018ko Tratamenduarekiko Atxikipenaren Proiekturik onenaren aitorpena Euskal Saileko Farmazia Zuzendaritzari.
  • Eta Osasun Sistema Nazionalean Jardunbide Egokien II. Jardunaldian jasotako zenbait sari: AUOri kronikotasunari heltzeko moduagatik, Barrualde ESIri genero-indarkeriako kasuen aurreko osasun-jarduketengatik eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen ZuzendaritzariOsasunaren sustapenerako eta prebentziorako estrategiarik onena”gatik.

 

Sari horiek guztiek Osakidetzaren prestigioa babesten dute, zeina historiako 35 urteotan finkatu baita, eta, Jon Darpónen hitzen arabera, “profesionalen inplikazioa eta Eusko Jaurlaritzak herritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko egiten duen apustu irmoa islatzen duten kudeaketa eta finantzaketa” babesten dituzte.

 

2018ko azaroaren 9a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko