Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak mediku espezialistentzako lan eskaintza publikoen erreforma sakona egiteko proposamena aurkeztu du

2018.eko azaroak 12

Gaur goizean Parlamentuan Osakidetzak, legelari aditu batek prestatutako azterlan independentea aurkeztu du; inplikatuta dauden eragile guztiek hausnarketa- eta eztabaida-prozesua egin ondoren, langileak hautatzeko prozesuak hobetzera bideratutako neurrien dekalogoaren oinarri izan dadin

Txostena egoki egituratutako 68 proposamenetan oinarrituta prestatu da; proposamen horiek hobekuntza-aukera guztiei erantzuten diete, eta berehalako jarduketak, datozen azterketak errepikatzean aplika daitezkeenak, eta neurri estrategikoak –berrikuntzatik abiatuta etorkizuneko LEPen erreforma sakonagoa egiteko– bereizten ditu

Osakidetzak Giza Baliabideen Zuzendaritza berrantolatu eta langileen hautaketa Unitate espezializatua sortuko duela iragarri du

 

Osakidetzak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, inplikatutako eragile guztien artean eztabaidatzeko, azterlan independentea aurkeztu du; azterlanak Osakidetzara sartuko diren profesionalen hautaketa hobetzeko izan daitezkeen 68 neurri jaso ditu eta Giza Baliabideen Zuzendaritza berrantolatu eta langileen hautaketa Unitate espezializatua sortuko duela iragarri du, hautaketa-politika giza baliabideen kudeaketa-eredu berrian integratzeko.

Osasun sailburuak eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, gaur goizean, Osasun Batzordean hitz egin dute. Berarekin batera, Rafael Jiménez Asensio katedraduna izan da; bera izan da eskatutako azterlanaren egilea, Osakidetzan langileak hautatzeko egungo sistema hobetzeko. Sistema hori Osakidetzan eta administrazio publiko gehienetan 80ko hamarkadatik erabiltzen da, eta berriro zehaztu behar da eta batera hausnartu behar da, gaur Eusko Legebiltzarrean argi geratu den bezala.

Jon Darpónek adituaren txostena aurkeztu du, Legebiltzarreko taldeen eta LEPen inplikatuta dauden eragileen artean hausnarketa egiteko eta iritziak elkarrekin trukatzeko proposamen eta gomendio irekien lehen oinarri gisa; horrela, gainera, Legebiltzarrean 2018ko ekainaren 21ean onetsitako akordioaren testua betetzen da. Era berean, Osasun sailburuak berriz ere esan du Osasun Sailak eta Osakidetzak aukera-berdintasuna defendatzeko beharrezko erabaki guztiak hartzeko konpromisoa dutela.

Bestalde, Jiménez Asensio katedradunak (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko doktoreak, administrazio publikoen kontsultoreak eta kidego eta eskala juridiko-administratiboetan administrazio publikoetara sartzeko hautaketa-proben prestatzaileak) zera azaldu du: profesionalak osasun publikora sartzea arautzen duen esparru juridikoa aztertu ondoren, txostenak zenbait neurri eta gomendio proposatzen ditu, eta horiek etorkizuneko LEPetan sar daitezke ala ez. Proposatzen duen bezala, LEP horiek “ez lirateke modu hain masiboan egingo, jarraian baizik, langileen beharrizanen plangintza estrategikoari erantzuteko, eta, horrela, berdintasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei erantzun, baina hautaketa-probak beteko dituzten postuei dagozkien gaitasunetara egokituta eta talentua erakartzeko eta hari eusteko hautaketa-sistemak antolatuta. Datozen urteotan batik bat Osakidetzako langile fakultatibo eta tekniko guztien belaunaldi-erreleboa egitea lortzeko erronka dugu aurrez aurre eta, horretarako, gure osasun-zentroetako arretan kalitateko estandar altuei eustekoa”.

                                  

MAILAZ MAILAKO HOBEKUNTZA ESTRATEGIA

Horrela, azaldu duenez, txostenak mailaz mailako aldaketa-estrategia proposatzen du, pixkanaka sisteman hobekuntza puntualak sartzeko (horiek testatu eta balioetsi ondoren), bai eta Osakidetzako giza baliabideen eremua kudeatzeko sistemarako beste zenbait aldaketa ere. Jiménez Asensioren hitzen arabera, egungo hautaketa-prozesuen araudi-esparruak nahiko tresna eskaintzen ditu egungo hautaketa-prozesua erreformatzeko, baina erreforma puntualak sartu beharko lirateke eduki batzuk malgutzeko. Horrela, esaterako, langile fakultatibo espezialista medikoak hautatzeko probak direla eta, txostenak proposatzen du ezagutzak eta lan-esperientzia baino gehiago balioestea.  Izan ere, kasu askotan, zaila da hautagaien artean ezagutzan dauden alde esanguratsuak identifikatzea, guztiek egin baitituzte 10 urtetik gorako prestakuntza-aldiak; bestalde, lan-esperientzia ez da bakarrik lan egindako denboratzat jo behar, ordea beste alderdi batzuk kontuan hartzea proposatzen du.

Bestalde, Osasun Batzordean Jimenez Asensio katedradunak azaldu bezala, azterlanak honako hauek ere proposatzen ditu:

-Osakidetzako hautaketa-politika prozesu estrategiko gisa integratzea giza baliabideen sistema berrian eta berritzailean                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                 

 -araudi-esparrua egokitzea eta, horretarako, prozesu batzuk arintzeko eta hobetzeko erreformak sartzea

-hautaketa-politika diseinatu eta gauzatzea, talentua eta esperientzia erakartzeko

-giza baliabideen plangintza estrategikoaren aldeko apustua egitea eta, horretarako, giza baliabideak antolatzeko plana egitea, zeinak erretiroen azterlan prospektiboa eta etorkizunerako lanbideen eta kalifikazioen beharren analisia jasoko baititu, eta hura lan-eskaintza publikoaren prozesuekin bat etortzea

- egungo LEPak etengabe zabalik dauden deialdien sistema arinago eta eraginkorrago bilakatzea

-hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta bereziak berriro zehaztea, lan-eskaintza publikoaren prozesuaren kudeaketa hobetzeko

-hautaketa-proben diseinua, ezagutza teknikoen beharretara ez ezik, gaitasun, eskumen eta trebezien beharretara ere egokitzea eta, horrela, proba praktikoen pisua areagotzea

-epaimahaikideen kopurua murriztea eta beren profesionaltasuna, objektibotasuna eta inpartzialtasuna sendotzea

-jokabide-kodea ezartzea eta epaimahaikideak horri nahitaez atxiki behar izatea

-ariketak prestatzean eta horien ebaluazioan segurtasun-neurriak sendotzea

-epaimahaientzat jarduteko eskuliburu berria ezartzea, berezia mediku espezialisten LEPetarako.

 

OSAKIDETZAN HAUTAKETA UNITATE ESPEZIALIZATUA ETA ETENGABEA SORTZEA

Maria Jesús Múgica zuzendari nagusiak Osakidetzak, hiru hileko epean, Giza Baliabideen Zuzendaritza berdiseinatzeko hartu duen erabakia iragarri du; horretarako, langileak hornitzeaz eta hautatzeaz bakarrik arduratuko den arlo berria izango du. “Gure erakundeak 26.497 profesional ditu, eta eman nahi diogun ikuspegi berria dela eta, langile-hautaketaren arloan egiturek profesionalizazio handiagoa beharko dute”. Maria Jesús Múgicak iragarri bezala, pertsonak eta probak hautatzeko eta ebaluatzeko profil tekniko-profesional aditu berriak sartu beharko dira, talde horrek HAEErekin koordinazioan eta, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko adituen edo beste eragile batzuen aholkularitzarekin egingo luke lan.

Legebiltzarrean Rafael Jiménez Asensio adituari eskatutako kanpo-txostenetik ondorioztatzen diren 68 proposamenak eta gomendioak aurkeztu ondoren, Jon Darpón sailburuak zera esan du: “proposamen horiek guztiak mahai gainean jartzen ditugu, esparru ireki gisa, eta horren gainean eztabaidatu eta lan egin nahi dugu zuekin guztiekin”. Esan bezala, LEPen eredu berria sortzeko aukera paregabea dugu, Osakidetzaren benetako beharretara egokitzen dena. Horrela amaitu du sailburuak, eta zera esan du: “ziur gaude, eragile guztien laguntzaren eta elkarlanaren bidez, egungo prozesua hobetzeko eta eredu berritzailea, gardentasunaren eta aukera-berdintasunaren printzipioak eta profesional onenen hautaketa bermatzeko gai dena diseinatzeko emandako aukera aprobetxatzea lortuko dugula”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 13

    ¿Dónde puede consultarse el documento íntegro de carácter público?

    Rogaría lo pusieran a disposición en esta misma Web o indiquen dónde puede descargarse.

  • @jdarpon
    2018.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak mediku espezialistentzako lan eskaintza publikoen erreforma sakona egiteko proposamena aurkeztu du. https://t.co/mYmeyT5y4k

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak