Eu

Lide Amilibia: “Eusko Jaurlaritzak zahartzea bizi osorako eginkizuna dela aldarrikatzen du, banakako eta taldeko eginkizuna"

2018.eko azaroak 09
  • Nagusi - adinekoentzako aisia, zerbitzu eta jardueretarako Aretoaren inaugurazioa; igandera arte izango da, BECen
  • Bertan, Eusko Jaurlaritzak bere standa izango du, mota guztietako jarduerekin

VG 2018 11 09

Lide Amilibia  Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du: "gu guztiok zahartu egingo gara, eta, Eusko Jaurlaritzak zahartzea bizi osorako eginkizuna dela aldarrikatzen du”. “Banakako eta taldeko eginkizuna”, esan du.

Nagusi - adinekoentzako aisia, zerbitzu eta jardueretarako Aretoaren edizio berriaren inaugurazio-ekitaldia asteburu osoan zehar izango da, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Bertan, sailburuak zera esan du: “Erakunde garen aldetik, taldeko eginkizunean ari gara lanean, eta ekintza zehatzen bidez zahartze aktiboa sustatzen dugu”. Amilibiarekin batera Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea izan dira, besteak beste.

Sailburuordeak azaldu du Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiaren garapenak zenbait neurri sustatzen dituela eta horiek hiru arlo handitan koka daitezkeela. “Lagunkoitasuna lantzen dugu, Euskadi Lagunkoiaren bidez. Hobeto zahartzeko aurrerapena eta prebentzioa, zahartzen diren pertsonen autonomia eta independentzia sustatzeko. Bai eta gobernantzaren arloa ere, adinekoak ekintza baten objektu izan beharrean, erabakiak hartzean subjektu aktibo izateko”.

Azken eremu horretan, sailburuordeak zera azaldu du: “laster, Agenda Nagusi aurkeztuko dugu, adinekoekiko gobernamenduaren euskal estrategia”. Ekimen horren bidez, gizarte-aldaketa eta antolamendukoa sustatu nahi da Euskadin, “biztanleriaren egiturarekin eta bertan zahartzen diren pertsonen eginkizunarekin bat datorren gobernamendu-eredua sortuko duena”, bai politika publikoen eremuan, bai pribatutasunaren eremuan.

Nagusi Aretoa

Aretoak aisia, kultura, kirol eta prestakuntzako proposamenen eskaintza askotarikoa eta zabala du. Nagusirako sarbidea eta parte-hartzea erabat doakoak dira. Ekitaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak standa izango du eta, bertan, informazioa eta orientazioa emango ditu.

Bertan, monitore batekin ariketak egiteko espazioa egongo da, sukaldaritza osasungarriko errezetak ikasteko, kroma baten aurrean argazkia ateratzeko eta, jokoaren bidez, burua eta gorputza bizi-bizi izateko espazioa. “Gure postuan egiten diren jarduerak igandean ez amaitzea dugu helburu; alegia, nagusiek gogoko dituzten jarduerak beren egunerokotasunean sartzea”, esan du Solak. Gainera, beste hogeita hamar bat erakusmahaitan hitzaldiak, tailerrak, dastatzeak, ariketak eta bisitarientzako proposamen ludikoak egongo dira.

“Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren apustuak jarraitzen du Nagusin parte hartzea izaten. Urtero, horrela, esperientzia berriak eman eta edizio bakoitzean bilakaera izango duten jarduera eta zerbitzuen aukerak aurkeztea, non nagusiak protagonistak izango diren”, esan du, amaitzeko, Amilibiak.

Eusko Jaurlaritzaren standaren jarduerak honako hauek izango dira: Nagusi-Aktiboa, Nagusi-Chef: sukaldaritzako eta nutrizioko tailerra, Nagusi-Kroma, Nagusi-Jokoa bost zentzumenekin, bost proiekzio, Nagusi-Ikasi: tailer teorikoak eta praktikoak eta Nagusi-Forum.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea izan dira, besteak beste.