Eu

Gobernuak eta Funtzio Publikoko lau sindikatuetatik bik 2020ra arte Euskal Administrazio Publikoko lan kontratu finkoko langileen 700 txanda kontratu berri egitea adostu dute

2018.eko azaroak 08
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak akordioa ontzat jo du; izan ere, “kolektibo horren erretiro partzial bakoitzak lan-aukera berria ekarriko du euskal administrazio publikoan sartzeko”

 Eusko Jaurlaritzak eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean ordezkaritza duten lau sindikatuetatik bik,  CCOO eta UGT sindikatuek, gaur goizean, “EAEko lan-kontratu finkoko langileentzako erretiro partzialaren 2020rako Plan” berria adostu dute; plan horrek erretiro partzial berriak, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak, txanda-kontratu berriekin lotzen ditu.

Erretiro partzialera jotzeko 700 bat pertsonaren baldintzak arautzeko esparru berria ezartzen du akordioak; erretiroa borondatezkoa izango da, eta honako kolektibo hauei aplikatuko zaie:

  • AGE: “administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudun langileak” kolektiboko 55 pertsona
  • HEZKUNTZA: “Hezkuntza Saileko irakasle diren eta irakasle ez diren lan-kontratudun langileak” kolektiboko 130 pertsona
  • SEGURTASUNA: “Segurtasun Saileko lan-kontratudun langileak” kolektiboko 54 pertsona
  • OSASUNA: “Osakidetzako lan-kontratudun langileak” kolektiboko 465 pertsona
  • JUSTIZIA: “Justizia Saileko lan-kontratudun langileak” kolektiboko 5 pertsona

2020 JOMUGA

Gaur Eusko Jaurlaritzaren eta sindikatuen artean adostutako erretiro partzialak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, 2020ko abenduaren 31ra arte. Gainera, bi aldeek adostu dute, aldi horretan Espainiako Gobernuak erretiro partzialaren araudi erregulatzailea aldatzen badu, Mahai Orokorra deituko dela berriro, plan hori elkarrekin berrikusi eta hitzartzeko.  

ENPLEGU PUBLIKOA 

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak akordioa adostu du, “enplegu publikoa eta kalitatekoa sortzeko dugun konpromisoarekin aurrera egitea” dakarrelako. Horrela, “bi urtez, gutxienez, kolektibo horren erretiro partzial berri bakoitza automatikoki euskal administrazio publikoko lan-aukera berri bat eta bertan sartzeko aukera bilakatzea bermatzen dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak