Eu

Euskadiko gazte gehienek zientzia eta teknologiarekiko interes handia edo dezentea dutela diote (% 58)

2018.eko azaroak 07

 

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko % 58k diote asko edo dezente interesatzen zaiela zientzia eta teknologia. Gai horiei buruzko interesa handiagoa da gazteen artean 30 urte eta gehiago dituen biztanlerian baino (azken horien artean interes handia edo dezente erakusten dutenak % 48 baitira).  Azaroaren 7tik 11ra Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVIII. astea (Zientzia Astea) ospatuko dela-eta, Euskadiko gazteek zientzia eta teknologiari buruz dituzten zenbait iritzi eskaintzera dator Gazteen Euskal Behatokia.

Ikerlari lanbideari dagokionez, gazte gehienek uste dute norberarentzat aberasgarria dela (% 60) eta oso erakargarria dela gazteentzat (% 54), baina gizartean errekonozimendu eskasa duela (% 54). Eta gehiengoa osatzen ez badute, gehiago dira diruz gaizki ordaindua dagoela uste duten gazteak (% 45) ongi ordaindua dagoela uste dutenak baino (%23).

Aipatutako datuak Gazteen argazkiak 21 izeneko ikerketan kontsulta daitezke, zientziaren eta teknologiaren gizarte pertzepzioari buruzko atalean hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtero prestatzen ditu Gazteen argazkiak izeneko ikerketak Gazteen Euskal Behatokiarentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak