Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiren New York-eko Ordezkaritzak ongietorria egin die 2018ko Maratoian parte hartzeko bertaratu diren pertsona eta familiei

2018.eko azaroak 07

Euskadiren New York-eko Ordezkaritzak azaroaren 4an gosari bat antolatu zuen, aurten New Yorkeko Maratoian parte hartu nahi duten korrikalariei ongietorria egiteko.

Bilerak balio izan zuen Euskaditik joandako pertsona eta familiek elkar ezagutzeko aukera izan zezaten, horien esperientzia partekatzeko eta Jorge Fernandez arduradunaren eta lan taldeko kideen eskutik ordezkaritzak egiten duten lana bertaratukoei erakusteko. Bilera ondoren, kamiseta bana banatu zitzaien New York-eko Maratoiaren edizio honetan parte hartu izanaren oroigarri.

Elkar ezagutzeko gosari hori maratoiaren aurreko egunean antolatzen da duela zenbait urtetik ona eta urtez urte gero eta korrikalari gehiago biltzen dira bertan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak