Eu

Eusko Jaurlaritza José María Lidón gogoratzeko ekitaldian izan da magistratuaren erailketaren 17. urteurrenean

2018.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justiziako Sailburu Maria Jesús San José,  José María Lidón magistratuaren erailketaren  urteurreneko lore eskaintzan izan dira gaur. Ekitaldian izan dira Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarro ere.

Bilboko Justizia Auzitegiko atarian dagoen oroimen plakan ospatu den ekitaldian Lidónen familiarteko, lankide eta lagunek ETAk 2001eko azaroaren 7an eraildako magistratuta gogoratu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak