Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

URAk Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II. Fasearen lizitazioa hasi du

2018-11-07

URAk Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren II. Fasearen lizitazioa hasi du 16,8 milioi euroko lizitazio-aurrekontuarekin. Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren ur-goraldietatik babesteko Proiektuaren bigarren fase honek ahalbidetuko du Urumearen bideratzearekin aurrera jarraitzea, Martutene auzoaren inguruan, Martuteneko zubi berritik ibaian behera.

Proiektatutako bideratzeak 1370 metro luzera hartzen du, horietatik 800 lehenengo fasean egin ziren. Bideratzeak ibilguaren egungo ibai-ohea mantenduko du eta sekzioa ia bikoiztuko du 50 metroko zabalerara heldu arte. Ibilguaren zabalera bikoizteko beharrezkoa izango da 120.000 m3 lur garraitzea.

Beste alde batetik euri-urentzako kolektore berriak eraikiko dira eta baita ekaitz-tanga ere euri-urak auzotik ateratzeko ahalmena hobetzeko.

Halaber, Lugañeneko Hondakin-uren ponpatzeko estazioa egingo da eta auzoko saneamendu sarearen bideratzea hobetuko da, ondoren kudeaketa Añarbeko Uren esku geratuko da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)