Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

‘Pluralidades latentes’, erlijioaren dibertsifikazio-prozesua Euskadin aztertzen duen liburua

2011.eko otsailak 23

Euskal gizartearen erlijioaren dibertsifikazio-prozesuaren erakusgarri den  liburua , honetan euskal gutxienen erlijioak aipatuz

Liburuak dituen 300dik gora orrialde Deustuko Unibertsitateak eta Ellacuría Fundazioak osotutako diziplina anitzeko talde akademiko eta sozial batek bi urtetan garatutako ikerketa-lanaren emaitza dira. Zehazkiago, Pluralismo y Convivencia Fundazioaren, Deustuko Unibertsitateko Giza eskubideen Institutuaren eta Ignacio Ellacuría Fundazioaren artean egindako 'Pluralismo Religioso en el País Vasco' izeneko Ikerketa Kontratuaren ondorioz argitaratu dira. Halaber, liburua Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 'Erlijioaren dibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoan. Erronka sozial eta kultural berriak politika publikoentzat' izeneko proiektuaren barruan dago.

Idoia Mendiak liburuaren hitzaurrea sinatu du. Lehenengo edukia izanik, horrekin batera sumarioa Euskadin dauden gutxienen erlijioen ezaugarriei eta uste sendoei buruzko erreferentzi historikoek eta egungo egoeraren berrikusketa batek osatzen dute. Horrek guztiak erakusten du euskal gizarteak ez diola ihes egiten hain zabalduta dagoen erlijioaren dibertsifikazio-prozesuari.

Liburua Icaria argitaletxeak Pluralismo y Convivencia bilduman argitaratu du. Ekitaldian parte hartu dute ere Inés Ibáñez de Maeztu andreak (Giza Eskubideen zuzendaria), José Mª Contreras jaunak (Justizia Ministerioko Erlijioekiko Harremanetarako zuzendariordea), José Manuel López Rodrigo jaunak (Pluralismo y Convivencia fundazioko zuzendaria), Eduardo Ruiz Vieytez jaunak (Pedro Arrupe Giza eskubideen Institutuaren zuzendaria) eta Martín Iriberri jaunak (Ignacio Ellacuría Gizarte Guneko zuzendaria).

Pluralismo y Convivencia bildumaren sustatzaile nagusia da, hain zuzen ere, Pluralismo y Convivencia Fundazioa, 2004ko urriaren 15eko Ministroen Kontseiluak, Justizia Ministerioaren proposamenez, hartutako akordioaren bitartez sortutako Estatuko alor publikoko erakundea. Horren helburuak dira, alde batetik, gutxienen erlijioekin lankidetzan arituz erlijio-askatasuna sustatzea eta, bestetik, erlijio- eta kontzientzia-askatasunaren arloko politika publikoak ikertu, eztabaidatu eta martxan jartzeko esparru bat izatea. Hori guztia erlijio-egitatearen normalizazioari eta bizikidetzarako eremu egokia sortzeari begira. Horren patronatuaren burua Francisco Caamaño Justiziako ministroa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)