Eu

Erkoreka sailburuak politikaren judizializarioaren inguruko gogoeta partekatu bat egitera deitu ditu aktore politiko guztiak

2018.eko azaroak 07

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua eta bozeramailea, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko gonbidatu nagusia izan da. Aktualitate politikoaz aritu da Erkoreka, besteak beste Bateragune auzia, transferentziak eta eurrekontuak izan ditu hizpide.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan esan du Bateragune kasuaren inguruan hasieratik defendatu dutela inor ez dela epaitua eta espetxeratua izan behar Bateragune auziagaitik. “Inoiz ez ziren eman behar espetxeratzeak eta Estrasburgok orain berretsi egin du”, adierazi du Erkorekak. Zentzu honetan, Erkoreka sailburuak Lehendakariaren hitzak gogora ekarri ditu, eta esan du Estatu Espainiarra Estarsburgoren aldetik kontrako epaiak pilatzen ari dela eta hori kezkatzekoa dela.Testuinguru honetan, sailburuak politikaren judizializarioaren inguruko gogoeta partekatu bat egitera deitu ditu aktore politiko guztiak.

Erkorekak elkarrizketan landu duen beste gaia izan da Euskal Autonimia Erkidegoko aurrekontuena. Erkorekak adierazi duenez, Lehendakariak aurrekontu eguneratuak lortzeko ahalegin guztiak egiteko eskatu die. Aurrekontuak airean geratuko balira, zenbait gai nola berbideratu aztertu beharko liratekela esan du sailburuak, eta adibide bezala, soldatei lotutako igora aipatu du. “Aurrekontu Legerik ez badago igoera horiek ez dira gauzatuko, ezta DSBE-ren igoerak ere”. Baina, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritza talde parlamentarioen proposamenak bideragarri bihurtzeko ahaleginetan ari dela aurrekontuak aurrera atera daitezen.

Elkarrizketan zehar bestelako gaiak ere landu ditu Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horietako bat izan da, esaterako, Transferentziena. Erkorekak argitu du Bitariko Batzorderako datarik ez dagoela. “Txostenak trukatzen ari gara baina momentuz ez dugu berri gehiagorik”, esan du sailburuak.

Lehendakariaren eta Torraren arteko bileraren inguruan galdetuta, Erkorekak adierazi du aspaldiko konpromisoa dela bilera hau. Hala, esan du, “ona delako Autonomia Erkideko ezberdinetako presidenteak elkarrekin egotea eta ikuspuntuak partekatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)