Eu

Añibarrok Gipuzkoako gazteak “digitalizazioak eta ezarpen teknologikoak eskaintzen dituzten erronka eta aukerei aurre egitera” animatu ditu

2018.eko azaroak 07

 

  • “Betiere, prestakuntza praktikoa eta iraunkorra oinarri izanik, enpresekin elkarlanean”.
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria Donostiako Aquariumen antolatu den Gazte Up jardunaldian

 DSS 2018 11 07

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak Gipuzkoako gazteak “digitalizazioak eta ezarpen teknologikoak eskaintzen dituzten erronka eta aukerei aurre egitera” animatu ditu, “betiere, prestakuntza praktikoa eta iraunkorra oinarri izanik, enpresekin elkarlanean”.  Lourdes Pérez kazetariak aurkeztu du jardunaldia, eta, Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariarekin batera, Añibarrok irekiera-ekitaldian eta El Diario Vasco egunkariak Donostiako Aquariumen antolatutako “Gazte Up” Enplegu eta Gazteria jardunaldiaren lehen solasaldian parte hartu du.  Mahai-ingurua Tecnumeko Unibertsitateko (Deustu) ikasle gazteekin; Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiarekin eta Ander Añibarrorekin jardun dute elkarrizketan, topaketaren lehen zatian.

 

 Honako gai hauek aztertu dira, besteak beste, goizean: “Triunfa en tu entrevista de trabajo”, Alicia Ro coacharekin eta marka pertsonaleko komunikatzaile espezializatuarekin; “Robótica y Automatización en los puestos de trabajo”, Tecnaliaren eskutik; “Cómo hacer de tu afición una profesión”, Inés Larrea La Fenestrako sortzailearen eta CEOaren eta Merkal Calzadoseko Osagarrien Eroslearen eskutik.

 

“Nire eginkizunetan jarduera entrenenigarriena eta didaktikoena, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren zuzendaritzan, zuok bezalako gazteekin egiten ditudan lan-topaketak izaten dira, eta gure kolektiboarentzat interes gehieneko gaia enpleguarekin zerikusia duena da”, esan du Añibarrok.

 

Añibarrok jardunaldian parte hartu duten berrehun gazteei zera esan die: “euskal gazteria aldaketara eta gizarte-eraldaketetara zabalik dagoen kolektiboa da; horrek eragina du zuon bizi-baldintzetan, balioetan eta jarreretan, eta edozein gizarte-aurrerapen eta -eraldaketaren oinarria da. Gure Gobernuak gazteen inguruan dituen politiketan, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagokionez, gure helburua Euskadin gazteentzako lan-aukerak sortzea da”.

 

Kalitatea

“Batik bat, kalitateko hezkuntza behar da, gazteek beharrezko ezagutza eta gaitasunak eskuratzeko, globalizazioak eta aldaketa teknologikoak eskaintzen dituzten erronka eta aukera berriei erantzuteko”, esan du Añibarrok.

 

Era berean, esan du, “Gazteriaren Euskal Behatokiaren datu estatistikoen arabera, 2017ko bigarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko biztanleen langabezia-tasa % 15,9koa zela, 16 urteko eta gehiagoko biztanleen tasatik gorakoa (% 11,0). Zorionez, % 15etik behera murrizten ari da”.

 

Añibarrok zera azaldu du: “Eusko Jaurlaritzan zenbait neurri garatzen ari gara, gure gazteek enpleguaren eremuan aurrez aurre dituzten erronkei erantzuteko: lehenengoa hezkuntza-mundutik gazte-mundura igarotzeko ekimena da. Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hiru unibertsitateek, Lanbide Heziketako zentro publikoen elkarteek eta HETEL gizarte-ekimeneko Lanbide Heziketako zentro pribatu-itunduen elkarteak esparru-akordioa sinatu dugu, hezkuntza-eremutik lan-eremurako trantsizioa eta ikasle eta tituludunen artean ekintzailetza sustatzeko”.

 

“Horretarako, bi programa diseinatu dira: “Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa” eta "Gazteen ekintzailetza”. Horretara urtean lau milioi euro bideratzen ditugu. Benetan, nire ustez gure gazteak prest daude lanpostu horiek betetzeko, eta enpresek gu gaituzte aintzat”, esan du Gazteriako zuzendariak

 

“Enpresei gazte-enplegu horietarako baldintzarik onenak sortzeko eskatzen diegu. Horrela, lan-giroa hobetu egingo da, berriek konpromiso eta entrega handiagoa hartzea sustatuko da eta guztiontzako onura orokorra bultzatuko da: gazteak, enpresa, ekonomia eta gizartea, oro har”, esan du Añibarrok. Gazteriako zuzendariak Gazte Up-en batu diren gazteei animoak eman dizkie beren “ikasketa eta lehen lan-urratsetan. Jarraitu prestatzen”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lourdes Pérez, Esther Irigaray